2017/10/20
  • JASOTA BEZALA
  • Jose Mari Gonzalez Oterino
  • HERNANI
    2017/07/26 00:00 Asteazkena
  • Argia, tunelaren bukaeran

  • Jose Maria Gonzalez Oterino eta 19 gehiago, Kaxkohobetu

    Azken prentsa oharren segidan idazten dugu, zeinetan gure zinegotziek, Kaxko bizilagun elkarteak eta Berriak ostalarien elkarteak 2017ko txotx denboraldiaren balorazio positiboa egin duten, eta ez gaude ados ez elkarte gehienok, ez alderdi politikoak, ez eta Berriak elkarteko bazkide batzuk edo Kax­koko bizilagunok eta herria, orokorrean.
    Orain Hernanik behin eta berriro dio asteburuetan Kax­koan gertatzen dena ez dela kultura.
    EAJko bozeramaileak ‘ez desiragarri’ deitu dio Her­na­niko Kaxkoko asteburuetako espektakuluari.
    PSE-EE ez da atzean gera­tzen, eta ertzaintzarekin akor­dioa hobetzeko beharra da­goela zehaztu du, Kaxkoa zaindu eta kontrolatu dezan, udal­tzain­goak babes lanak egin ditzan auzoetan, Kax­kotik kanpora.
    Kaxko Hobetuk zehaztu nahi du zerk behar lukeen eta zerk ez, Hernanik ‘guztia libre den legerik gabeko hiri’ izateari utzi diezaion eta kanpora begira duen irudia hobetu dezan.
    Ostalari batzuek, Berriak­e­ko bazkideek diote gaizki pa­satzen ari direla eta ereindakoaren fruituak jasotzen dituztela, eta besteren batek proposatzen du edateko lekuak bizilagunak molestatzen ez diren tokietara lekualdatzea. Interesgarria.
    Egin dezagun atzera, 2006ko otsailaren 8an Diario Vascoko ‘Txoootx! Baina bajuago’ artikuluan age­r­tzen ziren bizilagunen kexak medio, Hernaniko Uda­lak gazteei portaera gizalegezkoagoa eskatzeko kanpaina egin zuenekora. 
    Marian Beitialarrangoitia Lizarralde alkatearen promesen bidetik iritsi ginen 2017ko apirilaren 28ra, eta Kronikan eta Diario Vascon irakur genezakeen gure alkate Luis In­txauspe Arozamenak eta Gi­zar­te Zerbitzuetako arduradun Xabier Lertxundik sentsibilizazio kanpaina jarri zutela mar­txan, gazteen alkohol kontsumo arduratsua sustatzeko.
    Azken 10 urte hauetan hartutako neurriak ez badira eraginkorrak izan (hori baino gehiago, porrot hutsa izan dira), eta bizilagunon atsedenerako eskubidea errespetatzen ez bada, zerbait aldatu beharko da.
    Hernani bihurtu da Kaxkoko bizilagunontzako kaltegarria den aisia eredurako eszenatoki, eta gure eskubideak behin eta berriro zapaltzen dira. Argi dago Udalaren aldetik neurri eraginkorrak hartzeko dagoen beharra, eta eskatzen diogu ertzain­tzak Kaxkoa kudeatzeko bost urteko epea eta laguntzak, edateko guneak industria poligonoetara lekualdatzeko.

Iragarki merkeak

  • Garaje handia salgai Atzietasen.

    Telefonoa: 665705947


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427