2017/10/23
  • JASOTA BEZALA
  • Nora Barragués Puentes (Askekintza taldeko aktibista)
  • HERNANI
    2017/06/29 00:00 Osteguna
  • Animalia Askapenerako mugimenduaren errepresioa Hernanin

  • Aurreko astelehenean, Aske­kin­tzako bi aktibista txosna itxi eta etxera joaterakoan, sokamuturraren aldeko gizon batek indentifikatu eta, ondorioz, kotxez jarraitu zitu­en. Gizona kotxearekin hurbildu eta mehatxatzen hasi zitza­ien: «orain arte ez dizuegu ezer egin, baina bada garaia zuei hezurren bat hausteko, animalietaz ez dakizuelako ezer». Bi aktibistak trenera zijoazen bitartean, gizonak aurrean aparkatu, eta beste gazte batekin hizketan hasi zen, bi kideei begira eta seinalatuz.
    Azkenean, gizona kale ba­tetik desagertu, eta gaztea kideengana hurbildu zen, eta jarrera desafiatzailearekin gu­rutzatu zituen. Askekintzatik, animalien askapenarako bo­rrokatzeagatik bizi dugun erre­presioa salatu nahi dugu, jakinda ere Hernaniko herritarren gutxiengoa dela jarrera hau burutzen duena. Ani­ma­lien askapena defendatzea legitimoa da. Hortaz, mehatxatzen bagaituzte, erantzungo dugu eta agresiorik badugu defendatuko gara. Gure borroka iraultzaren parte da, batzuek oraindik ikusi ez arren.

    Nora Barragués Puentes
    (Askekintza taldeko aktibista)

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385