2017/08/18
  • JASOTA BEZALA
  • Maddi Etxeberria Galbete
  • HERNANI
    2017/06/19 00:00 Astelehena
  • Konfirmatua: Hernani herri erdalduna (1)

  • Konfirmatu egin du 2016ko Soziolinguistika Kluste­rra­ren azken azterketak: Herna­nin euskeraren erabilera lo­tsa­garri jaitsi da. Titular hu­tsa ez da. 40 urteren ostean, Hernani ez da bere populazioaren erdira ere iristen euskeraren erabileran. As­ko­rengan haserrea sorrarazten duen bilakaera logikoa da. Segmentu demografiko guztietan beherakada nabarmena izanik, okerrena haurrengan gertatu da. Eskolak euskera irakasteko balio izan du, baina ez euskaldun­tzeko; eskola barruko tresna komunikatibo hutsa (ikasle-irakasle komunikazioa) bi­hurt­u da. ‘Irrien politikak’ ez du funtzionatzen gizartea lasai­tzeko baizik. Ezta autokonplazentziak ere.
    Hainbat iritzi kezkagarri eman ziren datuon aurkezpen bileran: «Ni euskera hu­tsean bizi naiz  Hernanin eta ghetto batean sentitzen naiz», «Frankoren aurretik  he­rri­tarretan euskera hegemonikoa bazen, gaur egun, grafikoko fluktuazio ttikiekin konformatzen gara, he­rri­a­ren euskalduntzearen or­­dez», «etorkinen eragina ere aztertu behar da jaitsiera inportante honetan» (Kluste­rreko teknikariak).
    Gazteen artean ere ez da inolako griñik nabari, katalan gazteak ez bezala. Ba­da­kigu neurriak hartzen ez badira, inertziak gure aurka doazela, gure erresistentzia maila disolbatuz. Baratzean lanari uzten zaionean belar txarrek dena jaten bukatzen duten bezala, ez dezatela pentsa euskeraz irakatsi eta nahikoa dela.

    Maddi Etxeberria Galbete

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804