2017/06/26
  • JASOTA BEZALA
  • Koro Etxeberria Aranburu
  • HERNANI
    2017/06/07 00:00 Asteazkena
  • Astokeriak Hernanin

  • Herri baten kultura, animaliei ematen zaien tratuan ikusten omen da. Uf!! Her­nanin, non gaude oraindik?
    San Joanetako programan, egun batean, sokamuturra kendu omen dute -egun batean, bestean ez, noski, gehiegitxo izango zen eta-, eta hau gauza haundia izango balitz bezala, eman ziguten berria. 
    Osiñagako festak direla eta, ‘abere desafio berezia’ egin behar omen dute, Ima­nol ‘Paollaren’ zaldia eta As­te­asuko Andoni Mendi­za­ba­len astoaren artean... Ez dakit zein den gehiago!
    Eta Ereñotzun ere, desafio bera. Eta neure buruari galdera berbera, ez al litzake hobeto Paolla eta Mendiza­ba­len artean, bata bestearen kontra aritzea, animaliak pake-pakean utziz? Agian, gai zarete horrelako balentriak erakusteko... Beno, nahi nuke, baina ez, argi daukat ezetz, ez zaretela gai.
    Zorionak berriz, Etxe­berrikoei, Mendekoste Jaiak, ondo pasa dutelako, inongo animalirik torturatu behar izan gabe. Mila esker zuei!

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakume bat behar da pertsona heldu bati laguntdu, etxeko lanak egin eta sukaldatzeko.

    Telefonoa: 618119781