2017/08/16
  • JASOTA BEZALA
  • Maialen Sagüés Rojo Askekintzaren izenean
  • HERNANI
    2017/06/06 00:00 Asteartea
  • San Juan Jaiak guztiak errespetatuz

  • San Juanetako ohitura zaharra da sokamuturra, jende ugari bildu eta egunari bukaera edo hasiera ematen dion ekitaldia izan da betidanik. Beste batzuentzat, ordea, esplotazioa, sufrimendua eta estresa suposatzen du. Giza­kiok ez bezela, plazara be­har­tuta joaten dira bigan­txak eta zezenak. Animalia horiek ez dute bertan izan nahi, sufritu egiten dute eta, ondorioz, haien interesak urratzen ditugu. Orain dela lau urte beste espezieetako animalia horiek norbaitek defendatu behar zituela ulertu genuen. 
    Aurten jai batzordean eta txosna batzordean izan gara. Animalien erabilpena protestekin salatzeaz gain alternatibak proposatu ditugu: bola erraldoiaren entzierroa, aul­ki joko herrikoia, umeentzako joko etikoak eta baita inor sufriarazi gabeko janaria eskeiniko da gure txosnan, espezieagatiko diskriminazioaren aurrean gure posizio antiespezista animalia eta eremu guztietara zabaltzen baita. 
    Gure kulturaren baitan dago espezismoa, eta oso errotuta gainera, baina iraganean utzi behar dugu hori, baleak hiltzen zituzten euskaldunak edo gure kultura homofoboa edo matxista be­zala. Euskaldunak beti izan dugu gizarte justuago batean bizitzeko grina, eta gure erroetan dago gure inguruan bizi direnak errespetatzea ere. Badakigulako zer den zapalduak izatea, eta ez dugulako nahi beste ba­tzuk gure zapalduak izatea.
    Guztiak errespetatuz os­pa­tzen diren jaiak etikoagoak, inklusiboagoak eta hobeak direla sinisten dugu eta hori lortzea da gure helburua etorkizunera begira, animaliak egun gure festen biktima direla ahaztu gabe. 

     

Iragarki merkeak

  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894