2017/06/26
  • JASOTA BEZALA
  • Anartz Mendizuri Arbelaitz, Izaro Arruarte Santa Kruz
  • HERNANI
    2017/04/07 00:00 Ostirala
  • Apirilaren 8an denok Baionara

  • Anartz Mendizuri Arbelaitz eta Izaro Arruarte Santa Kruz

    Apiril honetan beteko dira 80 urte faxistek Gernika bonbardatu zutenetik. Errepresio bortitza eta aro iluna hasi ziren euskal usaina zuen guztiarentzat. Hala ere, herriak, pixkanaka, jakin zuen erantzuten. Aro ilun horri aurre egiteko erresistentzia armatua sortu zen. Herri honentzat esperan­tza, iluntasunean argi pittin bat. Hasiera izan zen. Gero etorri ziren Txibertako elkarrizketak, KAS alternatiba, Argelgo elkarrizketak, Alterna­tiba De­mo­kratikoa, Lizarra-Garaziko akordioa, Loiolako elkarrizketak, Aieteko konferentzia...
    Ezker Abertzaleak beti ja­kin du unean uneko beharren arabera estrategia moldatzen, modu eraikitzailean urratsak aurrera emanez.
    Fase armatu horri ETAk amaiera eman zion duela sei urte. Askotan adierazi du bo­rondatea erabateko eta egiaztagarria izango den armagabetzea burutzeko. Baina, na­zio­artean harridura sortzen duen jarrerarekin, Espainiako eta Frantziako estatuek armagabetzea oztopatu nahi dute, Luhu­suko atxiloketak horren adibide. Armagabetzea zaildu, gatazkaren ondorioei ez konponbidea eman, tartean preso, iheslari eta deportatuak ez etxeratzeko eta arazo politikoari ez heltzeko. Helburu garbia dute, askapen prozesua blokeatzea.
    Luhusuko ekimenak gauzak garbi utzi ditu ordea: ETAk osoki utzi du armagabetze prozesua gizarte zibilaren, herriaren esku. Horrela itxiko da zirkulua, herriak hasi zuena, herriak amaituko du.
    Beraz, apirilaren 8a oso egun garrantzitsua izango da. ETA­ren armagabetzea gizarte zibilak eramango du burura, bakearen artisauen bidez. Beraz, guk hernaniar guztiak gonbidatu nahi ditugu larunbat honetan Baionara.
    Honek ekarriko duen egoera berriak eta nazioartetik (Eskozia eta Katalunia) haizea alde dugula, orain gu guztion ordua da. Erresistentzia fasea amaituta, independentziara eramango gaituen prozesua abiatzeko ordua iritsi da. Amets egitetik gauzatzera. 
    Guk oso maite dugun kide batek idatzi zuen bezala:
    ...borrokan ikusiko dugu elkar, arrazoiak zentzua har­tzen duen lubakietan, non hi­tzak izanen diren bala

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Emakume bat behar da pertsona heldu bati laguntdu, etxeko lanak egin eta sukaldatzeko.

    Telefonoa: 618119781


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894