2019/01/18
  • Ainitze Rodriguezek entrenatuko du aurten, Euskal Ligako taldea.
    Ainitze Rodriguezek entrenatuko du aurten, Euskal Ligako taldea.
  • elkarrizketa//CD HERNANI - FUTBOLA

    «Jokalariak konfiantza badauka, egingo du ahal duena eta gehiago»

  • Gaur hasiko du liga Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, Ainitze Rodriguez Apezetxearen esanetara. Karla Lekuonan jokatuko du, Oiartzunen kontra, 18:00etan.

  • HERNANI
    2018/09/08 00:00 Larunbata
  • Estreinaldi berezia izango da gaurkoa, Emakumezkoen Euskal Ligako taldea­ren­tza­ko: Ainitze Rodriguez Apeze­txe­ak aurreneko urtea du taldeko entrenatzaile. Etxe­koa da, baina Oiartzunen joka­tutakoa, eta gaurko are­ri­oa, hain zuzen, Oiartzun izango dute, 18:00etan Karla Lekuonan. 

    Aurredenboraldian izan duzue aukera talde batzuk ikusteko. Nola dator Liga?
    Ekipo gehienek errefortzu onak dauzkate. Kategoria zaila da. Tolosa beti indartzen da, Za­rautz bigarren mailatik gurera jaitsi da... Bestalde, bizkai­ta­rrek beti ateratzen digute ho­rrelako plus bat. Han harrobia lantzen da; adin hauetan zaila da jokalariak aurkitzea, eta beraz, harrobia landu behar da. Jokalariak ez dira mu­gi­tzen, etxean gustora badaude.

    Iazko helburua, mantentzea izan zen. Aurtengoa ere bai?
    Lehengo urteko entrena­tzai­lea, Alberto, (Izquierdo) azke­ne­an ez zen izan espero ge­nu­e­na. Nahi duguna da joka­la­riei egonkortasuna eman. Hauei baloia jokatzea gus­ta­tzen zaie. Gozatzea da helbu­rua. Jokalariek denbora da­ra­makite jokatzen, eta hel­bu­rua da beraiek gozatzea.

    Entrenailea izango zara, eta Ane Ibarburu, laguntzailea. Taldea ezagutzen duzue lehenagotik. Nabarituko da?
    Espero dut plus bat izatea. Ez dute inoiz eduki talde tekniko bat, guztiz neskekin osatua. Jokalari gehienak infantile­tan ere eduki ditut, eta, beraz, ezagutzen ditut. Konfiantza hori ona dela iruditzen zait. Izan daiteke arriskutsua ere, baina ez dut uste!

    Defentsa, erasoa, alderdi fisikoa... Zein duzu estrategia?
    Ibarburu eta biok hitz egin dugu, eta gure ustez, ga­rran­tzitsuena da jokalariak ze­la­ian kokatzea. Jokalariak kon­fi­an­tza badauka, egingo du ahal duena eta gehiago. Bes­tela, itzalita nabaritzen dira, apal. Egia da fisikoki ere ka­ñita pixka bat sartu diegula... Be­har zuten! Baina garran­tzi­tsuena, konfiantza lantzea da.

    Egonkortasuna aipatuta, taldea asko aldatu da?
    Ez gehiegi. Bi jokalari Eras­mus egiten dauzkagu: Miren Unzu­e­ta, defentsa, eta Leire Iñarra, aurrelaria. Defentsan gainon­tze­ko jokalariak beti­ko­ak dira. Bestalde, hiru jokalari igo dira beheko tal­de­tik, eta azkenik, Ma­ra be­rres­kuratu dugu. Goie­rri­koa da. Lehenago ere aritu zen gurekin, eta Goierrira buel­ta­tu zen. Baina ez zegoen gus­tora eta berreskuratu egin dugu. Erdialdean dauzkagu bi jokalari gehiago. Gehienbat, mugitu direnak dira beraien klu­betan gustora ez zeu­de­lako, eta ikusi dutelako guk giro ona daukagula. 

    Goiz da, baina nola ikusten dituzue gainontzeko taldeak?
    Goiz da bai. Baina lagunar­te­koan, adibidez, Oiartzunen kontra aritu ginen, eta bai haiek eta bai gu, beheko jokalariekin aritu garela ikusi dugu. Urtero Liga gogorragoa da. Hori ona da, nesken fut­bolaren maila igotzen ari de­la esan nahi baitu. Baina iaz­koa begiratuta, espero dugu gorago egotea aurten.

    Klubeko zuzendaritzatik orain urte batzuk egin zen saiakera nesken futbola ikusgarriago egiteko, partiduen orduak aldatuta, adibidez. Bide onetik dijoa?
    Lehenengo taldeak lortzen du Zubipe betetzea. Guri asko kostatzen zaigu. Ni Oiar­tzun­dik nator, eta nabari da al­dea; han asko betetzen zen. Tristea da aste guztia lanean pa­sata hona etortzea, eta oso jende gutxi egotea ikusten. Mutilen ondoren jokatuta, lortzen da gutxienez au­rre­neko zatian jendea geratzea. Gero normalean ospa egiten dute, gehienbat neguan!

    Oiartzunen jokatzetik entrenatzera. Aldea nabarituko zenuen, ezta?
    Utzi nion jokatzeari, baina jarraitu dut lotuta. Botak jantzi eta zelaira ateratzen naiz. Oiartzun utzi nuen le­he­nengo mailara igo gine­ne­an. Nere ametsa zen. Sei den­bo­ral­di egin nituen eta argi neukan igotzea lortuta utzi egingo nuela. Lesio larri bat ere izan nuen eta ez nengoen gustora, ez nintzen ari goza­tzen. Baina gero Ibarburuk deitu zidan hemen lagun­tzai­le aritzeko, eta begira non nagoen, hiru urte geroago! Droga modukoa da, futbola gustatzen bazaizu. Baina di­fe­rentea da. Lan gehiago dago, zelaitik kanpo: entrena­men­duak prestatu, beste taldeak ikustera joan nola jokatzen duten jakiteko...

    «Harrobia landu behar da. Jokalariak ez dira mugitzen, etxean gustora badaude»

    Entrenatzaile lanetan sakontzeko asmorik baduzu?
    Oiartzunen nenbilela egin nituen bi ikasturte, entre­na­tzai­le izateko, eta bigarren mai­lako titulua daukat: nes­ken aurreneko taldea eta mu­ti­len hirugarrena entrenatu ditzaket. (Hiru maila daude denera). Oraingoz maila horretan herriko taldearekin ari naiz, eta erronka polita da. Ikusiko da, zer pasatzen den hemendik urte bukaerara!

    Ordura arteko helburua, zein da?
    Aurreneko zazpiren artean geratuta, oso konforme egon­go nintzateke. Aurreneko entre­namenduan esan nien prest nengoela, hori lortuz gero, furgofarra Zubipera jaisteko!

    Zein izango dira arerio gogorrenak?
    Bizkaitarrak. Bizkarre. Eta Za­rautz, Tolosa... Araban ez dago hainbesteko mailarik, baina 3 horiek bai, goian ibiliko dira.

    Gaur, Oiartzunen kontra, zer?
    Esaten da entrenatzaile be­rri­ek aurreneko partiduan ga­rai­pena lortzen dutela! Borro­ka­tua izango da. Goiko taldean baja asko izan ditu Oiar­tzu­nek, eta gure katego­ria­ko­ak igo dituzte. Beraz, talde gaz­tea dute. Espero dut hiru pun­tuak etxera ekartzea, baina bo­rro­ka­tua izango da. 

Iragarki merkeak

  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251