2019/01/18
  • Lierni Roteta Artuzamunoa, errugbi elkartean.
    Lierni Roteta Artuzamunoa, errugbi elkartean.
  • elkarrizketa//EROTIKAN PLAX - LIERNI ROTETA ARTUZAMUNOA

    “Emakume kirolariak berdintasunez tratatzea pausu handia litzateke harremanetan irabazteko”

  • Lierni Hernaniko nesken Rugby Taldean dago sortu zenetik, duela 7 urtetik, alegia. Landaren egin dugu hitzordua berarekin eta gazte izanda, ligatzeko aukerak ba ote dauden jakin nahian, neska-mutilek lortzen al duten galdetu diogu. Argi dauka: ligatu nahi duenak, ligatzen du, jarrera eta gogo kontua baita.

  • HERNANI
    2017/11/04 00:00 Larunbata
  • Jaio: 
    1996.09.15

    Herria: 
    Astigarraga

    Bizitokia: 
    Astigarraga zentroa

    Lanbidea: 
    Animazio soziokultural eta 
    turistikorako dinamizatzaile 
    ikasketak egiten. 

    Denboraldi honetan zer egin dezakegu gizon eta emakumeen arteko harremanetan, gure lurraldean irabazle ateratzeko?

    Emakume kirolariak berdintasunez tratatzea jada pauso handia litzateke. 

    Gure gizartean zeri egingo zenioke plakaje on bat? 
    Matxismoa, arrazakeria eta injustizia sozialei. 

    Gazteria eta ligatzearen inguruan...  zigor kolpea pitatzeko arrazoiak ba al ditugu?
    Baboso batzuk. 

    Zer nahiago, uztartzea edo albokoa? Zergatik?
    Uztartzea, sendoagoa delako. 

    Perkusioa ala sahiestu? Zein da desberdintasuna? 
    Perkusioa. Perkutitzen badezu, hor zaudenaren seinale eta sahiesten duenak, ezikusiarena egiten du. 

    Jokoa berrabiarazteko modu politena? 
    Jarrera positiboa edukitzea. 

    Jokoaren arauak errespetatzen ez duenarekin zer egingo dugu?
    Erantzun. Norbere lekuan tinko eutsi.

    Bereziki gustuko momenturen bat rugbyan?
    Partida bukatu eta ikusten duzunean taldeak benetan jolastu egin duela. 

    PLAZERREN PUTZUA

    Zer egiten duzu plazer hutsagatik?
    Sofan bota.

    Postre goxo bat?
    Gazta tarta, mermelada gutxirekin.

    Edari inspiragarri bat?
    Txirrisklas: vodka + limoi esprimitua + coca cola.

    Pilak kargatzen dizkizun plan bat?
    Siesta egin eta parranda bota. 

    Udazkeneko gau lasai batean entzuteko abesti bat?
    Glaukomaren "gure kaiola".

    Goiz jeikitzeak merezi duen plan bat?
    Ez dago horrelakorik!

    Pelikula inspiragarri bat?
    Billy Elliot

    Usain intentsu bat...
    Invictus eta One Million perfumeak.

    Zintzilik duzun desio bat? 
    Nikaragua bixitatzea.

    SEX-ESALDIA BUKATU...

    Desioa pikutara doa... 
    Hats txarra dagoenean. 

    Hamar urte barru...
    Jakin ezazu non egongo naizen!

    Nola esan...?
    Benetan zer nahi dugun...
     

    SASIGALDERA

    Rugby taldeko lagun batek,  bikote eztabaidak gutxitu, zauriak sendatu eta egoera hori gainditu nahi duela esango balizu, zer erantzungo zenioke?  
    Nik baino gehiago lagunduko dizute Plax! zerbitzuan.

Iragarki merkeak

  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437