2019/01/19
  • Patroia eta entrenatzailea, trainerua gidatzeko prest.
    Patroia eta entrenatzailea, trainerua gidatzeko prest.
  • elkarrizketa//ARRAUNA

    «Azkartasuna irabazi izanak ez dizkigu Kontxarako aukerak haunditu; askoz garestiago dago aurten!»

  • Gipuzkoako Ligako azken jardunaldia igandean jokatuko dute Hernaniko ‘Maialen’ traineruko neskek Donostian, baina dagoeneko, datorren asteko ostegunean daukate jarria burua: Kontxako Bandera jokatu ahal izateko sailkapen estropadan. Miren Garmendia patroiak eta Xabier Zabala entrenatzaileak badakite borrokatu beharko dutela.

  • HERNANI
    2017/08/22 00:00 Asteartea
  • Denboraldi honetan majo ari dira lanean Hernaniko Arraun Elkarteko Maialen traineruko arraunlariak. Gipuzkoako Li­ga­ko azken jardunaldia igan­dean jokatuko dute, Do­nostian, eta oraingoz, sail­ka­pen orokorreko bosgarren pos­tuari eusteko moduan direla erakusten ari dira; iaz­ko denboraldian baino, postu bat gorago. Hala ere, Xabier Zabala entrenatzaileak eta Miren Gar­mendia patroiak argi dau­kate postuak ez duela askorik in­porta. Are gutxiago, Kon­txa­ko Banderari begira. Horretan pentsatzen jarriak baitira.

    Sailkapenean gora egin duzue. Hobetzen ari zarete?
    Postua anekdotikoa da. Bo­s­ga­rren, seigarren edo laugarren ge­ratu, ez dio inporta. Datu objek­tiboa da erdira jaitsi du­gu­la, aurreneko ontzien­gan­dik geneukan diferentzia. Hor ikus­ten da eboluzioa, plan­ti­llak hobetu egin du.

    Hain zuzen, aldaketak izan dira plantillan eta entrenatzailean. Zaildu egin du lana horrek?
    Lehengo urteko 13 bat arraun­la­rik utzi dute aurten, eta fi­txa­je berriak egin ditugu. Baja izan diren gehientsuenak, gai­nera, titularrak ziren. Beraz, balorean jartzekoa da. Jende gazteagoarekin hobetzeko gai­tasuna erakutsi dugu. Au­rre­ra­pausoak eman dira. Hala ere, merkatu txikia da gurea. Le­hengo asteko I. Ipa­rra­gi­rre Sagardotegia Sa­rian, 20 ur­te­tik beherako 10 arraun­la­ri­re­kin, atera ginen, eta ho­rie­tatik 6 jubenilak ziren. Ez dago nahikoa merkatu, neska hel­dua­goak mantentzeko. Beraz, orain­dik talde gaztea dau­ka­gu, esperientzia gutxikoa, bai­na antzeko adineko tal­de­ki­de­ak gara, eta giro ona daukagu. Den­­bora behar dugu.

    Zein dituzue indargune eta ahulgune?
    Gaztetasuna bera, bietarako: esperientzia falta dugu, baina bai­ta ilusioa eta aurrera be­gi­ra eboluziorako aukera ere.

    Dagoeneko egindako eboluzioak lagunduko dizue Kontxarako sailkatzen?
    Azkartasuna irabazi izanak ez dizkigu Kontxarako aukerak haunditu; askoz garestiago dago aurten! Gainera, ohiko 10 trai­ne­ru­ez gain, Galiziatik ere 3 trai­ne­ru berri ariko dira, lehendik es­pe­rientzia duten nes­kekin osa­tu­ak, eta Kan­ta­bria­koren bat, agi­an. Lehengo ur­tean, 40 bat se­gundo mo­te­lago ibiltzen zire­nak irabaztea nahikoa zen ia, sai­lkatzeko. Aur­ten, au­rre­ne­kotik 20 se­gun­dora geratuta ere, ez da nahikoa izango!

    Zein ote orduan, giltza?
    San Juan eta Hibaika dabiltza goian. Atzetik, Orio. Eta gero gatoz Arraun Lagunak, Deusto, Donostiarra eta gu. Galiziako ontzien erreferentzia zuzenik ez daukagu, nahiz eta ba­da­kigun esperientziadun neskak dituztela. Guk, gure taldetxo ho­­rretan aurrena geratzea ge­nu­ke onena, lehendabiziko hi­ru horietatik ahalik eta ger­tu­en. Baina gure taldetxo ho­rre­ta­ko guztiek edukiko dugu hel­bu­ru hori, muturrean ateratzea!

    Zein dituzue denboraldi honetarako betebeharreko minimoa, eta helburu edo amets nagusia?
    Minimoak dagoeneko beteta dau­­de: arraunkera aldetik ebo­­luzioa izan da, eta az­ka­rrago gabiltza. Beste gauza bat da, lehiak non jartzen zaituen. Pe­na litzateke Kontxan ez sar­tzea, eta beraz, hori bada hel­bu­rua. Baina behin ba­rru­an, helburua al­da­tuko litzateke; or­duan ezin­go ginateke edo­ze­rekin kon­for­matu.

    «Gaztetasuna bera dugu ahulgune eta indargune: esperientzia falta dugu, baina
    baita ilusioa eta eboluziorako aukera ere»

    Ligako azken jardunaldiak, igandekoak, lagunduko du Kontxarako prestatzen?
    Azken estropadak ez du balio ezertarako. Urduritasun eta ten­tsio berarekin joango gara Kon­txa­ra. Denak ahalik eta talde one­narekin joango dira, eta jo­ka­tu egin beharko dugu. Ja­ki­na­ren gainean egon behar dugu: po­toak ere egin ditugu, baina oso ondo ere ibili gara Ligan. Ha­la ere, Kontxan, mo­men­tukoak inporta du! Saia­tuko gara!  

    Eta hernaniarrek animatuko zaituztete, seguru!
    Lehengo urtetik hona, es­tro­pa­de­tan nabari da jende gehiago, eta kamixetak ere ikusten di­ra. Kontxari begira ere, ea ani­ma­tzen diren! Azkenean, es­ku­­tik etorriko dira. Guk erakutsi egin behar dugu ondo ari garela, eta orduan, jarrai­pen haundiagoa izango dugu.

    Eboluzio horri eusteko, datorren urtera begira, zer?
    Aurrena, kontentu bukatu nahi dugu denboraldu hau, eta ge­ro­ra­ko, jarraipena egon dadila. Tal­deak 12 edo 24 hilabete barru ebo­luzio polita izan dezake, se­ku­lako kolpea eman dezake. Iaz ere itxura bazuen, baina askok utzi zuten, zaila baita jarraitzea.

    Oraingoz, Kontxan kontzentratzera, orduan! Itsasoak eraginik izango du?
    Itsasora aterata, ona edo txarra, lehengo urtean baino gutxiago galduko dugu. Gure obligazioa da aurrera egitea. Aukerak ba­dauz­kagu, eta horretan jarri behar dugu!

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251