2017/10/23
  • elkarrizketa//ASKEKINTZA

    «Ohiturek ezin dituzte justifikatu beste norbanakoen aurkako erasoak»

  • Askekintza taldeko kide da Maialen Sagües hernaniarra; duela lau urte egin zen begana, eta hortik, aktibista izateari ekin zion. «Animalien askapen osoa» da talde honen helburua, hori horrela, Sagüesek aurtengo San Joanetan Soka Mutur eta Zezen Txikien ordez egingo diren ekintzei buruz hitz egin digu, besteak beste.

  • HERNANI
    2017/06/23 00:00 Ostirala
  • Aurtengo San Joaneko egun batean, ekainaren 27 an Sokamuturra eta Zezen Txikien egunik ez da izango, lorpen hori helburu zenuten?
    Helburu baino gehiago pausu txiki bat bezala ikusten dugu. Gure helburuak ez dira bete oraindik, margen asko daukagu hobetzeko eta animalien zapalkuntza as­ko dago Hernanin. Hala ere, balo­ratzekoa da herriak eman dituen aurrera pausoak. Pixkanaka gauza gehiago al­da­tzen joatea espero dugu. Gure helburua, animalien askapena lortzea da bere osotasunean, hau da, animaliak objektu bezala era­bil­tzearekin bukatzea. Zezen Txiki eta So­ka­muturraz gain, Ehiza eta arrantza pro­gramaziotik atera dira. Ba­daude ekintza batzuk non, herriak ez duen parte har­tzen, Kaxkoan ez diren egiten eta par­taidetza askoz ere txi­kiagoa den. Jai Ba­tzor­dean eskatu genuen gauzetako bat animaliak hiltzen ziren jarduerak pro­gramaziotik ezabatzea izan zen. 


    Sokamuturra eta Zezen Txikien ordezko ekintzak egingo dira, nolakoak izango dira? Aldarrikazio jokoak ? Beste aldaketarik izango al da? 
    Beste hiru ekintza izango dira animaliak erabiltzen dituzten ekintzen ordez. Alde batetik, aulki joko herrikoia burutuko da, goizean goiz. Ondoren,  egun berean bola erraldoiaren entzierroa egingo da Plazan goizeko 07:30etan. Hauetan guztietan, parte-hartze anitza egotea espero dugu, he­rriak ondo pasa dezan, eta sokamu­turran gertatzen ez den bezela, Plazan denok ongi pasatzea.
    Arratsaldean, berriz, puzgarri obsta­kulu zirkuitu bat egongo da gazte­txoentzat, animaliak erabili gabe ongi pasatzea posible dela ikus dezaten. 

    «Espezismorik gabeko festak ezinbestekoak dira, denok ondo pasa ahal izateko. Gure asmoa pausoz pauso gauzak aldatzea da, pausu txikiak emanez»

    Nola uste duzue hartu duela berria herriak? Zer-nolako eragina izango du aldaketa honek zuen ustez herritarrengan?
    Uste dut oso postura kontrajarriak dau­de­la. Askekintzan pentsatzen dugu, Hernani herri iraultzailea dela, eta hori horrela, bertan hasi gara lanean. Gai po­le­­mikoa izan da urte guztian zehar, baina gure helburua herria denontzat jus­­tuagoa izatea denez, ezin dugu beste es­­pezietako animaliarik erabiltzen diren jarduerak gure festetan onartu. Ohiturek ezin dituzte justifikatu beste norbana­ko–en aurkako erasoak. Ezin dugu aska­pe­na es­katu denon askapenik gabe.

    Hemendik aurrera, zein izango dira zuen helburuak Hernanin?
    Herrian parte-hartzen jarraitu nahi du­gu, taldekide asko bertakoak gara-eta. Gu­­re asmoa animalien tratu txa­rre­kin zerikusia duten ekintza guztiak ken­tzea da.  Programako ekintzez gain, Txos­na Ba­tzordean ere bagaude, eta bertan egongo gara festa guztietan zehar. Hu­rrengo urtera begira ere, Hernanin la­nean jarraituko dugu pauso asko baitago oraindik emateko. Espezismorik gabeko festak ezinbestekoak dira, denok ondo pasa ahal izateko. Gure asmoa pausoz pauso gauzak aldatzea da, pausu txikiak emanez.

    Eta Askekintza gisa, zein da, hain zuzen, salatzen duzuen egoera?
    Ez da egoera konkretu bat, gizartearen espezismoa da salatzen duguna. Hau da, animaliak beste espezie batekoak izatea­gatik, haiek zapaltzeko eskubidea dugula pentsatzea; jateko, janzteko, esperimen­tatzeko edo dibertitzeko. Animaliak nor­banakoak dira, sentitzeko gaitasuna daukate biologikoki. Txerri, behi, ardi, zezen eta beste animalia guztien esplo­tazioarekin bukatzea da gure helburu nagusia. 

    Zeintzuk dira lortu nahi dituzuen aldaketak?
    Animalien askapen absolutua; horre­ta­rako, animaliek sufritzen duten zapal­kun­­tza sistematikoaren inguruko ikus­en­­tzunezko ikerketak zabaldu, infor­ma­zioa bildu eta protesten bidez salatzen ditugu, gizarteak pixkanaka ulertu dezan denok animaliak garela eta denok du­gula aske bizitzeko interes bera. Botere gehiago izango bagenu edo gizartea kontzientziatuagoa egongo balitz, erra­zagoa izango litzateke. Hala ere, geroz eta mugimendu gehiago dago, Gipuz­ko­an, batik bat: Goierri antiespezista, Tolo­saldea antiespezista eta Orroak, talde trans­feminista antiespezista.

    Beste herrietako egoera nolakoa da? Horren aurrean jokatzeko asmorik ere baduzue?
    Duela pare bat urte,  Oreretan eta Do­nostian hasi ginen lanean, oraindik ber­tan jarraitzen dugu, eta beste herri ba­tzuetan ere lanean gabiltza. Herri gehie­ne­tan, zoritxarrez, bai dibertitzeko, baita beste helburu batzuetarako ere, anima­liak esplotatzen jarraitzen.  Orereta eta Herna­nin, gainera,  Txosnak jarriko dira, puntu garrrantzitsua iruditzen baitzaigu horrelako mugimenduentzat. 

    Etorkizunean gai honi buruzko egoera nolakoa izango dela uste duzu?
    Mugimendua geroz eta handiagoa da, pix­kanaka ohitura guztiak bezala zaila izango da aldatzea, baina esan bezala apurka, aurrera pausoak emango dira.
    Gaur egun,  geroz eta gehiago dira gu­re in­­gu­ruan antiespezismoa besarka­tzen dutenak, eta animalien askape­nagatik borrokan diardutenak. Anima­liak era­biltzen dituzten festak iraganeko ohitura bihurtuko direla ziur gaude, bes­te diskriminazio injustuak atzera utzi ditugun bezalaxe. 

    Zure kasuan, nolakoa izan zen Askekintzako taldean sartzeko prozesua? Zer dela eta sartu zinen?
    Begana naiz duela lau urte inguru, baina prozesu hori ez da nahikoa. Animaliak erabili eta kon­tsumitzeari uzten badiot,  mina egiteari uzten diot. Hego Ameri­kara bidaia egin nuen, bertan anties­pezista kolektibo batzuk ezagutu nituen eta bertan konturatu nintzen, begana izatearekin ez zela nahikoa. Hurrengo pausua aktibista egitea izan zen, eta ezaguna nuen taldea Askekintza zen. Berehala egin genuen bat  ideologikoki, talde antiespezista, abo­lizionista eta lokalista baita.  Azken finean, aktibistak behar dira gauzak aldatzeko. 

    Askekintzan sartu aurretik zenuen pentsaera eta oraingoa oso ezberdinak dira?
    Egia esan asko balio izan dit ideiak argi­tzeko, azkenean formakuntza prozesu bat dago, eta kolektibo batean denbora asko igarotzen duzunean kideetatik asko ikasi dezakezu, baita alderantziz ere. Nire iritziz, ideiak aldatu baino gehiago formatu egin zaizkidala esango nuke eta base solidoagoak sortu. 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894