2019/01/18
  • Jose Ignacio Asensio
    Jose Ignacio Asensio
  • elkarrizketa//PUBLIERREPORTAJEA - GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA // JOSE IGNACIO ASENSIO

    «Gipuzkoak iraunkortasunerantz aurrera egin behar du eta ekonomia zirkularra da horretarako bidea»

  • Natura-baliabideak ondare urria dira eta zabortegira botatzeak ez du zentzurik; hondakinak dira etorkizuneko lehengaia eta energia.

  • HERNANI
    2017/04/08 00:00 Larunbata
  • José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua da eta Gipuzkoak iraunkortasunerantz eta eko­no­mia zirkularrerantz egiteaz ardura­tzen da; hondakinen kudeaketaren arazoa ebatzi eta natura-baliabideak aurrezteko formulak aurkitzea dira bere eginkizunak. Horri dagokionez, zalantza­rik gabe adierazi du “ezin dela herrita­rren ahalegina zabortegira bota. Beha­rrez­koak dira azpiegitura modernoak, gaika bildutakoa birziklatu eta birziklatu ezin denak sortzen duen hondakinen energia aprobetxatzeko. Hondakinak dira etorkizuneko lehengaia eta energia”.

    Ekonomia zirkularra al da hondakinen arazoari irtenbidea emateko eredu onena?
    Ekonomia zirkularrak jarduera ekono­miko orok hondakina sortu behar duela dioen paradigma birpentsatzera bultza­tzen gaitu, eta erakusten digu honda­kinak balio handiko baliabideak izan dai­tezkeela, lehengai edo energia bihur dai­tezke. Erronka horri aurre egiteko koor­dinatutako ahalegina egin behar dugu, pentsamoldeak aldatzeko, honda­kinak aprobetxatzeko formula berriak ahalbi­detzeko berrikuntza teknologikoa susta­tzeko, birziklatzeko edo berreskuratzeko zailak diren materialak erabiltzea muga­tzen duten arauak egiten jarraitzeko eta baliabide-xahutzea zigortzeko zerga-politikak ezarri eta gure lehengaiak era­bat aprobetxatzen dituztenak saritze­ko. Proposamen hori aztertzen hasiak gara Gipuzkoan eta ildo horretako pro­iek­­tuak abiarazteko lanean ari gara. Esa­terako, birziklapenaren alorrean dihar­duten eta hondakinak lehengai modura erabiltzen dituzten enpresen klusterra dugu.

    Ba al dago Gipuzkoan ekonomia zirkularraren alorrean lanean dabilen enpresa edo entitateren bat?
    Klusterraren ekimenaz gain, badira es­pe­rientzia interesgarriak ere: plastikozko botiletatik abiatuta ehun-zuntza ekoiz­ten duten enpresak, etxeko olioarekin biodiesela ekoizten dutenak edo birzi­klatutako ehunetatik arropa diseinatzen dutenak. Gizarte-alorrean ere badira balio handiko ekimenak, Elikagai Bankua edo Emaus, esaterako.

    Ekonomia zirkularra diogunean, pentsamolde-aldaketaz ere ari gara. Ari al dira hori lortzeko gazteekin lanean?
    Gazteenekin horren inguruan lan egitea funtsezkoa da. Haurrak bereziki senti­be­rak dira ingurumen-balioei dagoki­enean eta hori norbanakoen jokabide­arekin eta hondakinen kudeaketarekin lotzen de­ne­an, gure aliatu onenak dira. Ingu­rumen Sailetik gazteenei zuzendu­tako ekimen didaktikoak eta dibulga­ziozko jarduerak sustatzen ditugu, hala nola, sentsibilizazio-tailerrak –Kutxa fundazi­o­­arekin eta Ekogunerekin batera egiten ditugu−, Hondakinen prebentzio­rako Europako Astearen baitako ikaste­txe-lehiaketak, baita urte osoan zehar egiten diren hainbat jarduera pedago­giko ere.

    “Ezin da herrita­rren ahalegina zabortegira bota. Beha­rrez­koak dira azpiegitura modernoak, gaika bildutakoa birziklatu eta birziklatu ezin denak sortzen duen hondakinen energia aprobetxatzeko. Hondakinak dira etorkizuneko lehengaia eta energia”


    Gipuzkoako jendartea benetan inplikatzen al da baliabideen iraunkortasunaren helburu horretan?
    Gipuzkoako jendartea asko inplikatu da, gaikako bilketan batez ere. Hori froga­tzeko, portzentajeen bilakaera ikusi bai­no ez dugu: azken hamar urteotan % 20tik ia % 50era igo da, herrialde aurre­ratuenen zifretatik eta Europak 2020rako ezarri­tako helburuetatik gertu gaude. Une hauetan, erakundeek dute azpiegiturak abian hartzeko betebeharra, herritarren ahalegina zaborretara ez botatzeko eta hondakinak erabat aprobetxatzeko. Eta hori birziklapenaren bitartez edo ener­gia-ekoizpenaren bitartez egin daiteke. Hori guztia, kalitate handiko zerbitzu mo­­der­no bati esker eta ingurumena erres­petatuz egin behar da.

    Birziklatzea ingurumenaz arduratzearekin lotzen dugu maiz, ez dugu aukera ekonomiko gisa ikusten. Ba al du horrek garapen ekonomikorako benetako aukerarik?
    Aukera hori ukaezina da. Hondakin bat lehengai modura erabiltzen badugu, ara­zoa aukera bihurtzen ari gara eta bali­oa ematen diogu hasiera batean hondakin zen horri eta isurtzeko kostua eskatzen zigun horri. Hori lortzeko, birzi­klatzeaz gain, prebenitu ere egin daiteke, adibi­dez, elikagaiak ez baditugu alferrik galtzen. Azken batean, baliabideak aha­lik eta hoberen aprobetxatzea eta hondakinen tratamendu-kostuak murriz­­tea lortzea da, behar baino lehengai gehiagoren kon­tsumoa ekiditea eta horren eral­daketan energia aurreztea. Prozesu hori­etan guztietan teknologia- eta enpresa-aukerak zabaltzen dira eta Gipuzkoa­ren­tzat aberastasun- eta enplegu-iturri bila­ka daitezke, Europako herrialde aurrera­tuenetan gertatzen den moduan.

    Hondakinen prebentzioari eta kudeaketari begira, industria- eta enpresa-ehuna ezinbesteko eragilea da. Inplikatzen al da lan horretan?
    Orokorrean uste duguna baino gehiago inpli­ka­tzen dira enpresak. Alderdi asko­tan, eta baita honetan ere, kudeaketa modernoa eta eraginkorra duten enpre­sak ditugu. Horren adibide dira indus­tria-poligonoetako hondakin asimilaga­rri­etatik hasi eta hiri-hondakinetara (RICIA deiturikoak) egindako bilketa-zifrak. Horien arabera, gaikako bilketa % 60 eta 70 baino handiagoa da. Gainera, industria-jardueraren berezko hondaki­nen tratamendua nabarmen hobetu da, ibaiak ikustea besterik ez daukagu.

Iragarki merkeak

  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548