2019/01/18
  • Europan zehar egin du bira Meltdown taldeak azkeneko urte honetan.
    Europan zehar egin du bira Meltdown taldeak azkeneko urte honetan.
  • elkarrizketa//MELTDOWN MUSIKA TALDEA

    «Europara ateratzea izan da talde bezala gehien batu gaituen esperientzia»

  • Iñigo Labate, Mikel Amundarain eta Bittor Herrero hernaniarrek, Julen Aduriz ergobiarrak eta Julen Sarasua urnietarrak osatzen dute Meltdown metal taldea. 2015ean irabazi zuten HaidaRock Banda Lehiaketa, eta ordutik, asko aldatu da beraien ibilbidea. Beraien bilakaerari eta etorkizuneko planei buruz hitz egin dute.

  • HERNANI
    2017/02/11 00:00 Larunbata
  • HaidaRock Banda Lehiaketa irabazi zenuten 2015 urte hasieran. Zer aldatu da Meltdownentzat ordutik?
    Atera genuen diska berria, horrelako lehiaketei esker fi­nan­tzatu ahal izan genuena. Alex Caparekin grabatu genu­en, egun Espainiako metal pro­dukzioetan gailurrean da­goen ekoizlearekin. Ondoren, Espainian egin genuen bira, eta azkeneko urtean Europan ere ibili gara. Aukera eduki genuen, baita ere, management agentzia bat kontratatzeko. Eta egia esan, ordutik hona, gauzak asko aldatu dira.
    Azken finean, diru hori edukitzeak eman zigun aukera helburu haundiago batzuetara aspiratzeko. Orduan lortu genuen soinu oneko diska, eta garai horretakoa da, hain zuzen, gure bertsiorik onena. Horrek eman zigun aukera Penintsula guztitik jotzeko, baita Europa zeharkatzeko ere. Esan daiteke, ateak ireki zizkigula modu global edo zabalago batean.
     
    Azkenean, jendeak jakin dezan, 400 euro besterik ez zenituzten irabazi. Zer-nola lagundu zizuen?
    Beste lehiaketaren bat ere irabazi genuen, eta beste 400 euro edo izan ziren, kamisetekin eta horrela ere, diru pixka bat lortu genuen. Gero ere bai urte eta piko gindoazen Euskaditik, modu lokalean, jotzen, eta hortik ere, diru pixka bat egin genuen. Horrekin guztiarekin,  diska atera genuen, bideoklipa grabatu… Azken finean, denok unibertsitatean gaude, ikasten, eta ez daukagu lanik, orduan guretzako 400 euro, dirua da. Guretzat nahiko inportantea izan zen hori irabaztea.


    Taldeak sortzen duen diru guztia, gero berriz ere, taldearentzat dijoa; guk ez dugu euro bat ere ikusten. Jarri egiten dugu, ordea. Gastuak beti dau­de, eta dirua, gutxitan. Azke–nean, reinbertsio bat bezala da.


    Eta nola sortu zen aukera modu lokaletik penintsulara salto egitearena?
    Azkenean ikusita hemen, sa­riak irabazi eta kontzertuetan ere, jendearen erantzuna na­hi­­ko ona zela, erabaki genuen saltoa egitea. Izan ere, erantzun horrek konfiantza ematen dizu: hemen funtzionatzen badut, hemen lehiaketak irabazten baditut, eta hemen jendeak gustuko badu nire musika, kanpoan zergatik ez?
    Horrez gain, hasi ginen kon­tzertu batzuk antolatzen, eta kontzertu hauetan kanpoko beste taldeak ezagutzen, eta az­kenean, horrek aukera eman zigun beraiek etortzen ba­­­zi­ren, gu ere ateratzeko. Tal­deen arteko laguntza sor­tzeko, hori oso garrantzitsua da. Ho­rrela beraz, harreman ba­tzuk egin genituen eta azkenean joan ginen hortik tiratzen; hor pixka bat guk bilatu ge­nuen hasieran, eta iritsi zen pun­tu bat esan genuena: «he­men jo dugu jo behar genuen guztia, goazen pixka bat kanpora ateratzera!».

    Penintsulatik, orduan, Europara joan zineten 2016. Nola gauzatu zenuten
    bigarren salto hura?

    Kasu honetan, Europako taldeekin harremana izan dugun arren, ikusi genuen hemengo talde batzuk kanpora joaten ari zirela, eta pentsatu genuen: «hauek egiten badute, guk zergatik ez?». Orduan hasi zen Mikel hari batzuk mugitzen, eta ikusi genuen ez zela inposiblea, eta are gehiago, uste genuena baino errazagoa zela! Eta baldintzei begira ez zela beste munduko ezer. Azke­nean, jendeak uste du Piri­nio­ak pasatzea dela ‘eremu basatia’ zapaltzea, baina ez da hala. Guk azkenean ikusi genuen aukera bat bezala; guk hemendik Frantzia daukagu 20 minutura eta azkenean, guretzako esfortzu berdina da Sevillara joatea edo Parisera joatea, or­duan saiatu ginen Fran­tziara joa­ten, ordu asko sartu genizkion… Azkenean bageneuzkan erreferentziak, eta badaude hemengo tal­de asko guk egin dugun saltoa egin zutenak; or­duan, bagenekien aukera bazegoela eta horrela izan zen.
    Gure kabuz antolatu genu­en dena, eta hilabete asko pasa genituen kontaktuak bilatzen. Gainera, zorte ona izan dugu, izan ere, harreman ona egin dugu bidean aurkitu ditugun taldeekin, eta pasa dizkigute kontaktuak, ikasi dugu bera­iengandik nola egin gauzak…

    Taldeak sortu duen ezer ez da inoiz gure poltsikotan sartu, ez gara puntu horretara iritsi, beti dago zer edo zer egiteko.

    Orduan, arriskatzea da kontua?
    Bai, inork ez zigun deitu eta esan «aizue, nahi duzue Euro­pan zehar bira bat egin?». Guk bilatu genuen, ondo planeatu genuen eta ondo atera zitzaigun. Eta baita ere, egin dugu guk nahi genuelako; inork ez digu esan egin behar duguna. Animatuta sentitzen ginen, konfiantza geneukan guregan, eta lortu genuen!

    Eta orain, bira hasiko duzue otsailaren hasieran Dawn of the Maya taldearekin batera Espainiatik. Nola hasi duzue elkarlan hau?
    Taldekideak ezagutu genituen be­­raiekin Donostian jo genuelako 2015ean, eta ordutik, ha­rre­­­­mana egin dugu. Hasieratik egin zuten gure aldeko apustua, eta esan daiteke, kontzertu hartatik aurrera, anaitasun harreman bat egin dugula. Orain diska berria atera dute eta aukera eman digute bera­ien biran, beraiekin batera jo­tzeko eta beraien kontzertuak irekitzeko.
    Gainera, anekdota baten ondorioa ere bada elkarlan hau. Aurreneko kontzertua eman genuenean, backstagera joan ginen. Bertan ginela, Dawn of the Maya taldearen abeslaria etorri zen, eta esan zigun: «hurrengo biran, zuek izango zarete gure teloneroak». Guk eskertu genituen hitz horiek, baina badakigu jende askok horrelakoak esaten ditu­e­la kortesia hutsez. Eta pentsatu genuen momentu hartan berotasunean esan zuela, oso motibatuta zegoelako kontzertuaren ondoren. Horregatik, txundituta geratu ginen mo­men­tua iritsi zenean deitu zi­gu­telako, ez genuen espero egi bihurtuko zenik!

    Orduan, epe motzera hau da zuen etorkizuneko plana. Eta gero, zer?
    Ari gara gauzak pentsatzen. Helburu nagusiak izango dira, alde batetik, lan berri bat ateratzea, eta laster hasiko gara planifikazioarekin. Eta bestetik, kontzertuei begira, dagoeneko Europa zapaldu dugunez, gehiago ateratzea. Ikusi dugu taldearentzako esperientzia oso aberasgarria dela: hainbat egun segidan kontzertuak,  hiz­­kuntza eta kultura desberdinak… talde bezala gehien batu gaituen esperientzia da. Eta kanpoko irudian ere, jendeak ikusten duenean Euro­pan jo duzula, azkenean beste begi batzuekin ikusten zaituzte, pixka bat serioago.
    Eta horretaz aparte, bidean planen bat ateratzen bazaigu, hartuko dugu, baina printzipioz, gure mugarriak dira: Dawn of the Mayarekin bira, eta lan berria prestatzea.

    Gainera, zuen mundua, musikarena, ez da erraza. Nola ikusten duzue zuek?
    Atzo bertan gure managerrak esan zigun esaldi bat grabatuta geratu zitzaiguna: «talde bat da etengabe dirua galtzea, eta geroz eta oztopo haundiagoak gainditzen joatea, nola ere jakin gabe». Eta azkenean horixe da, ederki deskribatzen du esaldi horrek.

    Baina merezi dizue, ezta?
    Noski. Talde honek kentzen dizkigu denbora eta dirua toki guztietatik, eta azkenean he­men gaude gustatzen zaigulako, izan ere, asko gustatu be­har zaizu mundu hau, mantentzeko. Metal talde bat edukitzea Espainian, kristoren sakrifizioa da. Ematen dizkizun onura edo opari bakarra bueltan ez da ekonomikoa, da bakarrik zure buruarekin ondo sentitzea. Hala ere, zeharka ikusten dira beste onura ba­tzuk; adibidez, taldeak pertsona bezala erakusten dizu babak eltzetik ateratzen, izan ere, tour bat egitea ez da umekeria bat.

Iragarki merkeak

  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442