2019/01/18
  • Enara Cacho bueltatu da Landarera, Dubain jokatu ondoren.
    Enara Cacho bueltatu da Landarera, Dubain jokatu ondoren.
  • elkarrizketa//ERRUGBIA ENARA CACHO GABILONDO

    «Oso pozik nago; zerbait ikusi didate eta aukerak ematen ari zaizkit»

  • Estatuko Selekzioak deituta, Dubain izan berri da Enara Cacho errugbilaria, Munduko Zazpiko Serietan. Ez da makala, lortutakoa, baina gehiago emateko ere prest dago.

  • HERNANI
    2016/12/10 00:00 Larunbata
  • Lazkaotarra da Enara Ca­cho Gabilondo, baina errug­bian daramazkien lau urteak Hernaniko taldean egin ditu. 24 urte eta lau urteko es­pe­rien­tzia besterik ez ditu, baina nahikoak izan dira, behin baino gehiagotan Se­lek­zioak deitzeko.

    Dubain izan berri zara, Emakumezkoen Munduko Zazpiko Serietan. Entsaioren bat ere egin duzu. Zein sentsaziorekin bueltatu zara?
    Debuta zen neretzat, eta bi en­tsaio egin ditut. Ez nuen es­pe­ro. Beti da inportantea tal­dea­ren­tzako puntuak lor­tzea. Baina batez ere, debu­ta­rekin na­go oso pozik. Taldeko gehie­nak Joko Olinpikoe­ta­rako tal­de­koak di­ra. Hiru gi­nen be­rriak, eta horietako bat izana da ho­rrelako torne­o­e­tan. Jo­ka­tzea lortzearekin oso gustora nago.

    Hala ere, hau ez da izan Selekzioarekin jokatutako aurreneko partidua. Gales, Frantzia...
    Galesen uztailean izan nin­tzen, Seven Unibertsitario­e­ta­ko Mundialean, eta hori izan zen Espainiak aurrenekoz dei­tu zidan aldia. Horren ondoren, 15ekorako, kontzen­tra­ziorako deitu zidaten. Ku­rio­soa izan zen; lagunarteko bat jokatu genuen irailean, eta Euskadiren kontra izan zen! Gero irailean berriro 7ko­rako deitu zidaten, Fran­tzian jokatzeko, eta urrian, 15ekoarekin Europako Txa­pel­ketan izan naiz.

    Nola etorri da hori guztia? Espero zenuen?
    Zaila da, Euskal Ligan jo­ka­tu­ta, Selekzioan sartzea. Selek­zio­natzaileek ez zaituzte ikus­ten, Ohorezko Mailan ibiltzen baitira. Horregatik, oso pozik nago. Zerbait ikusi didate, eta aukerak ematen ari zaizkit. Hori bai; lan asko egin behar da. Batez ere, fisikoa: egunero gimnasioa, gero zelaian, gai­nera zure klubarekin entre­natu... Nahi­ko gogorra da. Ez nengoen horrelako mailara ohituta. Esperientzia falta zait, baina hobetzen segitzeko asmoa daukat!


    Nola iritsi zara errugbiaren mundura?
    Lau urte daramazkit errug­bi­an. Lehen atletismoa egiten nuen. Unibertsitatean hasi nin­tzenean utzi nuen, den­bo­ra falta zela eta. Baina kirola egiten jarraitu nuen, nahiz eta ez modu profesionalean. Gero, Erasmus egitera joan nintzen Ingalaterrara, eta han kirol azoka moduko batean egon nintzen. Kirol desberdinak probatu nahi nituen, eta denetarako eman nuen izena! Eta halako ba­te­an etorri zitzaizkidan errug­bi­lari batzuk, animatuko ote nintzen galdetzera. Momen­tu­an pentsatu nuen haiek oso haundiak zirela, eta ni eskas xamarra... Baina pro­ba­tzea erabaki nuen, eta gus­tatu!

    «Esperientzia falta zait, baina hobetzen segitzeko asmoa daukat!»

    Beti ibili zara Hernanin?
    Bueltatu nintzenean, Euskal Ligan denboraldia hasita zegoen eta Hernanin eman nuen izena. Gero Eus­ka­di­ko­a­rekin ere hasi nintzen, 7koarekin. Baina beti Her­nanin ibili naiz.

    Zazpikoa eta hamabostekoa probatu dituzu. Haundia da aldea? Zein duzu nahiago?
    Guztiz desberdinak dira. Zaila izaten da txipa aldatzea. Kon­tzentratuta geundela, 15eko­arekin, larunbatean bukatu eta igandean Dubaira joan ginen! Hiru egun besterik ez genituen izan 7koarekin en­tre­natu eta jokatzeko. Eta na­ba­ritu egiten da zelaian; 15e­ko­arekin bezala hasi gi­nen jo­ka­tzen. Baina 7koan toki ge­hi­a­go daukazu eta baloia ge­hi­ago ireki behar da. 15ekoan kontaktu gehiago dago. Nere ezaugarri nagusia, abiadura, kontuan hartuta, 7koan gehiago nabarmentzen naiz, baina biak gustatzen zaizkit.

    Mundu mailan mugitu zara. Alde haundia dago hemengo eta kanpoko taldeen artean?
    Ezin da alderatu, Australia edo Zeelanda Berriarekin, adibidez. Han errugbia kirol na­zionala da. Txikitatik dauz­kate errugbi baloiak, es­kolan zelaiak... Maila aldetik haundia da desberdintasuna. Eta ekonomikoki ere bai. Hemen ez da hainbeste diru jartzen. Kanpoan, ema­ku­me­e­tan ez hainbeste, baina asko, er­di profesionalak dira. Inga­laterran, Frantzian... ere fitxa asko dauzkate. Eus­kadin 8 ekipo bakarrik gaude. Ezin da konparatu.

    «Emakumeetan ez hainbeste», diozu. Mutil eta nesken arteko desberdintasuna nabari da?
    Mutilen kirolak gehiago era­kartzen du. Esanguratsua da, adibidez, Mundialerako kla­si­fikazioa jokatu genuenean, ondoan mutilen lagunarteko bat jokatu zutela, eta sarrera ordaindu behar zen gainera! Baina, hala ere, ikusle ge­hia­go zituzten. Hemen ere na­ba­ritzen da. Nesken partiduak ikus­tera etortzen dira gu­ra­soak, baten baten bikotea, eta eguraldi ona badago, agian, lagunak...

    Urtea bukatzear da, baina ez denboraldia. Espero zenuen horrelako ibilbidea egitea hain denbora gutxian?
    Pixka bat deskolokatuta ha­rra­patu nau. Uztailean bi egun aurretik deitu zidaten Madrilera konbokatu nin­du­te­la esateko, eta Galesera joateko. Eta ni, pasaporterik gabe! Ordutik, selekziona­tzai­le­ak esan zidan gaitasunak ba­neuzkala, eta aukerak ba­neuz­kala, taldean egoteko. Eto­rri diren aukerak apro­be­txatu ditut, eta momentuz, hor nago. Plan fisikoa bi­daltzen didate, eta kon­tzen­trazioetan erakutsi behar da hobetzen ari zarela.

    Hasi zinenean, eskasa ez ote zinen pentsatu zenuen, baina errugbian denentzako omen dago lekua.
    Ez nuen errugbia ezagutzen, eta gero ikusi du mota guz­tie­tako jendea dagoela. Haundia, txi­kia, argala, sendoa... Eta beti daukate tokia. Errugbiak ez du perfil jakin bateko jen­dea bilatzen, beste kirol ba­tzu­etan bezala. Hori da politena.

    Behin martxa hartuta, Olinpiadetaraino?
    Oraindik oso goiz da esateko! Baina polita izango litzateke... Lan asko egin behar da, asko hobetu, baina polita litzake!

Iragarki merkeak

  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442