2019/01/18
  • elkarrizketa//

    Santa Barbaratik Andeetara, Himalaia eta Pirineoetan barrena

  • HERNANI
    2007/12/09 00:00 Igandea
  • Ekhi Zubiria Etxeberria

    Paraje asko zeharkatu eta ezagutu dituzte Iñaki Zuza eta Marijo Arrietak. Jende asko, mendi anitz. Iñaki pareta ‘mitikoetan’ zaildua da, 80. hamarkadan bereziki. 45 eta 43 urte badituzte ere, eskola zaharreko eskalatzaile eta mendizale direla esan genezake. ‘Parador’ eskola zaharra zenaren ondoan bizi direlako, agian. Kronikako irakurleentzat
    mendiarekiko loturaz, jarreraz eta gauza gehiagotaz hitz egin dute.

    Kontatu zuen mendiarekiko lehenengo hartu-emanak.
    Iñaki: Mendira joaten ez dakit noiz hasi nintzen, txikitatik seguruenik, baina eskalatzen 17 urterekin. Santa Barbaran gehien bat eta batzuetan lagunekin Pirineoetan. Mendiarekin dudan lotura eskaladaren bidez izan da, niretzako batera dijoaz.
    Marijo: Niri txikitatik gustatu izan zait mendia eta Hernaniko mendi taldeekin (Mendigain...) hasi nintzen irteera batzuk egiten. Hori izan zen hasiera.

    Iñaki, 80. hamarkadan pareta ezagun eta mitiko batzuk igoa zara (Swan, Espolón Norte Pique Longue...). Zein izan da oroitzapen onenak utzi dizkizuna?
    Iñaki: Uste dut ez nintzatekeela bereziki igoera batekin geratuko, bakoitzak dauka bere xarma. Denboraldi hori edo garai horiek izan dira orokorrean oroitzapen oso onak utzi dizkidatenak. Gauza oso politak egin eta klasiko asko igo genituen.

    Biok egindako igoeretan bitxikeria mordoa pasako zitzaizkizuen. Bururatzen zaizuen lehena?
    Igoera asko egin ditugu eta anekdota asko daude. Bat aipatzekotan, agian, 2004. urteko otsail inguruan egindako Marmolejo mendia (Txileko Andeetan). Teknikoki ibilbide erraza, baina azken batean, sei milako bat denez eta biok bakarrik joan ginenez, konpromiso handia eskatzen zigun bidea izan zen. Gauza da arriero-ak (espedizioak egiterako orduan, nahi bada, motxilak
    campo base-raino eramateko ordaintzen den mandozaina) engainatu gintuela eta ordaindu eta gero, gure motxilak ibilbidearen erdian botata utzi zizkigula. Halere, pentsatuta bezala irten zitzaigun igoera.

    Igoera arrakastatsu batzuk aipatu dizkidazue. Igoera frakasoak ere egongo dira ezta?
    Guk ez genuke frakaso bezela kontatuko igoerarik. Gailurrera ez iristeari dei-tzen bazaio frakaso, noski egon direla. Helburua beti betetzea ezinezkoa da, bai eguraldiagatik, bai indarrengatik, eta abar. Adibidez, Nepalen egon ginen batean, mendi bat igo ondoren, beste bati ekin nahi genion baina gure laguna gaixotu eta ezin izan genuen proba egin. Halere, planak aldatu daitezke igoera bat egin ezin bada, eta batzuetan bigarren plana politagoa irtetzen da.
    Iñaki: Agian, pena haundiagoa ematen dit gida bezela erdibidean geratzeak. Pasa izan zait, Alpeetako Cervino mendian esaterako, bezero batekin bizpahiru urte ezberdinetan mendi berarekin saiatu eta ez lortzea. Baina lehen esan bezela, helburua ez lortzeak ez du esan nahi ezer egin ez duzunik. Teknika ezberdinak ikasi, lekuak ezagutu eta mendiarekiko jarrera eta filosofia bat ere garatzen lagunduko dizu.

    Mendiko gida izatea da zure bizibidea Iñaki. Zein parajetan aritzen zara eta zein bezero motarekin?
    Iñaki: 1993an hasi nintzen lan honetan. Ordutik, asko ibili izan gara Aconcaguan, Ojos del Salado-n (Andeetan biak), baita ere Nepalen edota gertuago, Alpeetan. Mota askotako jendearekin aritzen gara. Batzuek, Pirineo edo Alpeetan aritzeko ikastarotxoak nahi izaten dituzte, kontrol minimo bat edukitzeko. Badago jendea, baita ere, mendian ondo moldatzen dena baina, adibidez, soka erabiltzeko teknika hobetu nahi duena. Edota, aste beteko oporrak hartu, bidaia egiteko dirua eduki eta lagunduko dion inor aurkitzen ez duelako guregana jotzen duena. Zirkunstantzia asko egon daitezke.
    Hala ere, hemen ez da egon, orain arruntagoa den arren, mendi gidaria hartzeko ohitura haundirik. ´Que manta` eta horrelakoak esaten zitzaizkion hartzen zuenari, baina bidaia antolatu bat egitea bezelaxe da, bidaia agentziekin kanpora joatea bezelakoa. Normalean bezero diruduna izango da ezta?
    Bai bai, hala izan ohi da. Baina dena da zure ´bizioei` eta zure diruari ematen diozun lehentasunaren araberakoa. Garestia dela? Gaur egun dena da garestia, kanpoan afaltzea, trago batzuk hartzea,… Langile profesional batek orduko gehiago irabazten du guk baino. Bakoitzak aukeratu behar du zertan gastatu nahi duen daukana. Guregana etortzen diren asko gazteak dira. Lan finko samar bat dutenak eta hipoteketan harrapatuta egon gabe ´bizio` batzuetan dirua gastatu dezaketenak. Gaur egun, hipoteka bat edukitzeak dena baldintzatzen baitu.

    Eta Marijo, zu piraguismoaren munduan aritzen zara lanean.
    Marijo: Orain arte horretan aritu naiz. Baina oraintxe bertan utzita daukat, lanerako plan berri baten bila nabil, ahal bada behintzat tankera horretakoa.

    Gaurko gazteen jarrera eta filosofia hori eta zuen hasieretako garaikoa oso ezberdinak al dira?
    Orain oso jarrera ezberdinak daude mendizaleen artean, baina lehen ere bai. Agian, aldatu dena da, orain jende gehiagok praktikatzen duela eta, beraz, jarrera mota bariatuagoa dagoela. Bestalde, orain bizitza spress-a egiten dugu eta, denbora gutxian gauza asko egin nahi ditugu, inguruan begiratzeko patxadarik hartu gabe. Gailurra baino gauza gehiago ere ezagutu daitezke espedizio batean. Baina orokorrean berdin jarraitzen dugu; bat izango da konpetitiboa eta gailurrak bakarrik asetzen duena, beste bat izango da gailurra baino lehen bidea eta estetika bilatzen duena, eta beste bat izango da…

    Eta zuena aldatzen joan al da?
    Iñaki: Bai, aldatu da. Niri behintzat, igo nituen lehen mendietan, `campo base`-rako bidea, mendiarenganako hurbilpena, soberan zegoela iruditzen zitzaidan. Ez nion jaramonik egiten eta ez nuen apreziatzen. 17-18 urterekin gailur kolekzionatzaile bezela aritzen ginen, ia beste ezertan pentsatu gabe. Orain patxada gehiagoz hartzen dut.
    Marijo: Adinean aurrera zoazen bezela ere lasaitzen zoaz eta ingurua gehiago erreparatzen duzu.

    Nola ikusten duzue Hernaniko alpinismoa edo mendizaletasuna?
    Egia esan, ez gaude oso jarriak gai horretan. Guk ikusten duguna da Mendiriz Mendiko autobusak betetzen direla, Hatzi Klinbers-en (Etxeberriko rokodromoa) gazte asko dabilela, Santa Barbarako eskalada lekua betetzen dela… Lehen mendian ibiltzen zirenak gutxiago ziren eta talde bat osatzen zuten. Orain dena sakabanatuago dago, mota askotako jendea dabil eta baliteke Hernaniko auzoren batean mendi-talderen bat egotea eta oso gauza interesgarriak egitea, baina ez dugu kontrolatzen.

    Etorkizun hurbil edo urrunerako asmoak?
    Nahiak asko dauzkagu, nahi adina. Hurrengo urteetan Peru eta Bolivia bisitatzeko asmoa daukagu, baina ez dugu eperik jarri. Bestela, zubietan eta opor egunetan gertuago joateko intentzioa dugu; Andorra, Kantabria… Eguraldiaren mapa begiratu eta eguzkia markatzen duen lekura, kar, kar, kar.

Iragarki merkeak

  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251