2019/02/24
  • albistea//DONOSTIALDEKO OKUPAZIO BULEGOA

    «Bi pertsona eta euren txakurrak kalean geratu dira»

  • Pasa den otsailaren 6an pasatakoa salatu zuen Donostialdeko Okupazio Bulegoak Tilosetan egindako kontzentrazioan: «bi bizilagun desalojatu zituen Urkilla S.L promotorak».

  • HERNANI
    2019/02/11 00:00 Astelehena
  • Donostialdeko Okupazio Bu­le­goak deituta, kontzentrazioa burutu zuten herenegun Tilo­setan, pasa den asteazkenean, otsailaren 6an gertatutakoa salatzeko: «Hernaniko bi bizi­la­gun desalojatu zituen Urki­lla S.L. promotorak. Desalojo honetan, promotoraz gain Hernaniko Bake Epaitegiak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak parte hartu zuten».

    Azaldu dutenez, «desalojoa abixurik gabe eman zen, eta inolako agindurik erakutsi ga­be». Poliziaren jarrera «ha­rroa» ere kritikatu dute. 

    «Udalak ezer gutxi egin dezakeela dio»
    Gertatutakoaren aurrean, dio­te, «’Kaleratzerik gabeko he­rria’ den Hernaniko Udalak ezer gutxi egin dezakeela dio, desa­lojo bat delako, eta ez etxe­gabe­tze bat». «Hernanin pisu bat alo­­katzeko ohiko laguntzak» eskaini dizkie, «denok ezagu­tzen dugun arren Hernanin da­goen etxe­bizitza arazoa».

    Okupazioaren bidea, zilegi
    Gertatutakoarekin, «bi per­tso­na eta euren txakurrak kalean geratu dira», salatu du Okupa­zio Bulegoak; baita «desalojoa, jokabide irregularrak, honen biolentzia eta erakundeen hoztasuna» ere.

    «Berriro ere, hamarnaka etxe­bizitzaren jabe diren espe­kulatzaileek herritarren duin­tasunak baino pisu gehiago du. Etxe huts bat gehiago dago, eta bi pertsona gehiago kalean», diote kezkaz. 

    Eta aldarrikatu dute: «zilegi da okupazioaren bidea etxe­bizitza izateko». 

Iragarki merkeak

  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251