2019/02/21
  • albistea//GURE ESKU DAGO

    Elkarretaratzea bihar, aro berriaren aurretik

  • Kataluniari elkartasuna adierazteko jarri dute biharko zita; arratsaldeko 19:00etan izango da, Plaza Berrin. Ostiralean, hitzaldia eskainiko du Francesc Matas kataluniarrak, 19:00etan, Biterin.

  • HERNANI
    2019/02/11 00:00 Astelehena
  • Herri galdeketen aroari bu­ka­era eman, eta aro berriari ekin­go diola iragarri zuen la­runbatean Gure Esku Dagok; horren berri, ordea, ez dute martxoaren 31ra arte emango. Ordura arte, Kataluniari el­kar­tasuna adierazteko jardu­erak egingo dituzte, baita Her­nanin ere. 

    Biharko antolatu dute au­rrenekoa. Elkarretaratzea dei­tu dute Elkartasuna aterpe. Kon­ponbidea. Democracia. Lli­bertat lelopean; Plaza Berrin izango da, arratsaldeko 19:00­e­tan.

    Solasaldia, ostiralean
    Baina ez da aste honetako ekin­tza bakarra izango. Os­tiralerako solasaldia antolatu du Hernaniko Gure Esku Da­gok Francesc Matas Sallaren eskutik, El juicio, un hito para la libre decisión y la soberanía izenburupean. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin. 

    Asociación Acuerdo de Es­querra por la República Cata­lanako kidea da Matas, eta biga­rrenez izango da Her­nanin. 

    Igandean, Donostiara
    Donostian jarri dute zita igan­de­an; Kataluniari elkarta­su­na he­­larazteko izango den mani­fes­­tazioan. 12:00etan abiatuko da, Gro­seko Katalunia plazatik. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241