2019/02/18
  • Apirilaren 13an pasako da Korrika Hernani eta Astigarragatik.
    Apirilaren 13an pasako da Korrika Hernani eta Astigarragatik.
  • albistea//KORRIKA

    Aurreneko pausoak 21. Korrikarantz!

  • Aurkezpen-festa egingo du gaur Hernanialdeko AEK euskaltegiak, arratsaldeko 19:00etan hasita.

  • HERNANI ASTIGARRAGA
    2019/02/07 00:00 Osteguna
  • Korrika pasatzen da denbora, eta halaxe hasi da aurtengo Korrikarako atzera kontaketa. Bi hilabete eskas geratzen dira horretarako; Garesetik abiatu­ko baita 21. edizioa apirilaren 4an, eta Gasteizen emango zaio bukaera apirilaren 14an.   Bukaera aldera, apirilaren  13an pasako da Astigarraga eta Hernanitik, 01:02 eta 01:24etan, hurrenez hurren. 

    Eta ordurako motorra be­rotzen hasi nahi du Her­nanialdeko AEK euskalte­gi­ak; horretarako, aurkez­pen-festa antolatu dute gaurko.
    19:00etan emango zaio ha­siera  Hernaniko AEK eus­kaltegian egingo duten pren­tsaurrekoarekin. Ondoren, 19:30etan izango da bertso-poteoa. Eli Pagola, Oier Iurra­mendi eta Asier Azpirozekin batera, Atxur, Ondi, Garin eta Goiz Argira joango dira. 

Iragarki merkeak

  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894