2019/02/18
  • albistea//DOBERA EUSKARA ELKARTEA

    Sagardotegietako bertsolarien esku, zer ote den hobea aurten...

  • Aurten ere jarri du martxan Doberak, ‘Bota Bertsoa!’ bertso paperen lehiaketa, sagardotegietan. Martxoaren 25era arte, epea.

  • HERNANI
    2019/02/02 00:00 Larunbata
  • Sagardotegiek bertsoarekin lotura dutela, eta aurten ere ez dio hutsik egingo horri, Do­bera Euskara Elkarteak. Beste urte batez antolatu du Bota Bertsoa!, bertso paperen lehia­keta txikia, sagardotegietan.
    Dagoeneko hartu daiteke parte, Hernani eta Astigarra­ga­ko makina bat sagardo­te­gi­tan, eta martxoaren 25era arte dago epea. Gaia ere zehaztu du, Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak: Aurten? Iaz baino ho­bea. Orain, sagardotegietako bertsolarien esku, erabakitzea zer ote den hobea, aurten.
    Parte hartzeko, nahikoa da sagardotegietan dauden pape­retan bertsoa idaztea, nahi den neurri eta doinuan; izen-abi­zenak eta telefonoa jartzea; eta paperen ondoan egongo den kutxan sartzea, edo emailez bidaltzea, dobera@dobera.eus helbide elektronikora.
    Bosgarren edizioa izango du lehiaketak, aurtengoa; eta joan den urtean, 154 bertso jaso zituzten kutxetan, Gaueko lanak, eguneko lotsak gaia­re­kin. Kalitatezko bertso ugari ziren tartean, Bertso Kabikoen iritziz. Izan ere, beraiek aritu­ko dira epaile lanetan.

    Sariak, apirilaren 5ean
    Partehartzaileen artean, sari ugari banatuko dituzte: liburu eta ipuinak, otorduak, hain­bat kaxa sagardo... Eta dagoeneko jarri dute zita, sariak banatu eta bertsoen emanaldia egi­te­ko. Apirilaren 5ean izango da, 19:00etan Sandiusterrin.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251