2019/02/18
  • Bere lantokian ere erakutsi izan dizkie pinturak Telleriak, ikusmen mugatua dutenei.
    Bere lantokian ere erakutsi izan dizkie pinturak Telleriak, ikusmen mugatua dutenei.
  • albistea//ERAKUSKETA

    Ikusmen mugatua dutenen bisita gaur, Telleriaren lanek

  • Otsailaren 9ra arte daude ikusgai Biterin, eta Begiris elkarteko 12 lagun izango dira gaur.

  • HERNANI
    2019/02/02 00:00 Larunbata
  • Erliebea duten pinturak egin ditu Luis Telleria artista herna­niarrak, eta urtarrilaren 25etik daude ikusgai, Biteriko erakus­keta aretoan. Otsailaren 9ra arte egongo dira bertan.

    Baina gaurkoan, bisita bere­zia jasoko du Telleriak, era­kus­ketan. Izan ere, ikusmen mu­ga­tua duten herritarrak berta­ra­tu­ko dira, pinturak ezagutzera: Be­gi­ris elkarteko 12 laguneko tal­de­txo bat izango da bertan.

    Telleriak berak azaldu zion Kronikari, pintura hauen hel­bu­rua zela «ikusmen mugatua du­ten pertsonekin harremanetan jartzea. Ezin dituzte lanak ikusi, ukimenaren bidez irakurri ditza­kete soilik. Ez dute kolo­rerik ikusten, eta azaldu egin behar diezu lana ukitzen duten hei­ne­an», azaldu du. 

    Eta hala egingo du gaur, bere helburua betetzeko aurrerapauso bat izango den bisitan. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251