2019/02/18
  • albistea//AEK EUSKALTEGIA

    Datorren ostegunean aurkeztuko diete Korrika, hernaniarrei

  • Hernaniko AEK Euskaltegian egingo dute aurkezpena, 19:00etan; eta bertso-potea izango da ondoren, herriko hainbat tabernatan.

  • HERNANI
    2019/02/02 00:00 Larunbata
  • Gerturatzen ari da 21garren Korrika, eta hernaniarren ar­te­an motorrak berotzen has­teko, aurtengo edizioaren aur­kezpena egingo dute Herna­nin, datorren ostegunean. AEK euskaltegian (Larramendi kalea 11) izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, prentsaurre­ko bat eskainita.
    Eta ondoren, kaleetan ba­rrena ibil­tzeko plana prestatu dute. Bertso-potea egingo dute, herriko zenbait tabernatan: Atxurren, Oindin, Garinen eta Goiz Argin, hain justu.
    Horrela, poteoa egiten du­ten bitartean, Hernaniko Ber­tso Eskolako hiru kide ariko dira bertsotan: Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Asier Azpiroz. «Haiekin, poteoa are atse­gi­na­goa eta jostagarriagoa izango da», aurreratu dute AEKtik.

    Txillardegi, omendua
    Garesen hasiko da Korrikaren 21garren edizioa, apirilaren 4an; eta hamar egunen on­do­ren, apirilaren 14an iritsiko da Gasteizera, ibilbide luzearen ama­ierara. Hernanitik, apiri­la­ren 12tik 13rako gauean pa­sa­ko da, 01:24ak aldera.
    Aurtengo edizioan, Jose Luis Alvarez Enparantza omen­du­ko dute, Txillardegi ezinenez eza­gunagoa. Hizkun­tza­la­ri, idaz­­le eta politikari do­nos­tiarra izan zen Txillardegi.
    Bestalde, laguntzaile egite­ko epea ere zabaldu du Ko­rri­kak, eta horretarako, Herna­ni­ko AEKn bertan ere badago aukera. 12 euroren truke, ja­soko dute laguntzaile direla adie­razten duen pina, Korrika Laguntzaile txar­tela, Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izateko, eta ko­mer­tzio horien katalogoa.
    Gainera, dagoeneko esku­ragarri dago Korrikaren arro­pa ere, euskaltegian bertan.

Iragarki merkeak

  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251