2019/02/24
  • Javier Bucesek aurkeztu zituen txosteneko datuak eta ikerketaren nondik norakoak.
    Javier Bucesek aurkeztu zituen txosteneko datuak eta ikerketaren nondik norakoak.
  • albistea//GIZA ESKUBIDEEN URRAKETAK 1960-2018

    «Sufrimenduz beteta dago txosten hau, baina tresna garrantzitsua izango da egia jakiteko»

  • Arrazoi politikoagatik, giza eskubideen 662 urraketa eta 416 biktima dokumentatu ditu Aranzadik Hernanin, 1960tik 2018ra. Atzo aurkeztu zuen txostena, udaletxean: «hernaniar askorentzat gogorra izango da, baina beharrezkoa da», nabarmendu zuen Javier Bucesek, ikerketaren arduradunak.

  • HERNANI
    2019/01/24 00:00 Osteguna
  • «Ezingo dugu gainditu gertatu zaigun ezer, aurrena ez badu­gu errekonozitzen», nabarmendu zuen Aranzadiko Paco Etxebe­rriak atzo, Her­naniko udale­txe­an, zientzia elkarteak osatu duen txostenaren aurkezpene­an: 1960-2018 urteen artean mo­tibo politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste su­fri­mendu batzuk, Hernanin eta her­naniarrei gertatuak.

    Errekonozimendurako bide horretan, «posizio objektibo ba­tetik eta gure artean dauden sen­tsibilitateak kontutan har­tuz», bildutakoa deskribatu nahi izan du Aranzadik, eza­guna izan dadin. «Ez da batere lan erraza, Javier Bucesek eta bere taldeak egin dutena», go­raipatu zuen Etxeberriak. 

    662 urraketa eta 416 biktima
    Bucesek berak hartu zuen hi­tza, ikerketaren nondik nora­koak azaltzeko, eta datuak adi­tzera emateko: «662 kasu doku­men­tatu ditugu, eta 416 bik­ti­ma. Horie­tatik, 305 dira gizo­nak, 70 ema­kumeak, eta beste 41en norta­sunik ez dugu ezagutzen».

    Urraketa motaren arabera multzokatu dituzte gertatuta­koak: «15 kasutan, bizitzarako eskubidea urratu da; horie­ta­ko bat, Joseba Pagazaurtun­dua­ren hilketa, Andoainen izan zen. Her­naniko 14 hilketetatik, sei­ren egiletza ETAri dagokio, zaz­pirena eskuin muturreko tal­de­ei edo Estatuarekin lotura zu­ten talde parapolizialei, eta kasu baten egiletza argitu gabe dago, nahiz eta itxura guztien arabera eskuin muturreko GAAE taldekoak izan egileak».

    Gainerako urraketak dira: 296 osotasun fisiko, psikiko eta moralaren kontra; 75 mehatxu larri; bost estortsio ekono­mi­ko herritarren kontra; 39 aten­tatu ondasun materialei; eta 97 bestelakoak. Beste 37 kasu­ak, ezin dira giza eskubideen urraketen atalean sartu: 20 heriotza motibazio politikoko biolentziak eraginda; eta 17 zauri eta lesio.

    Bucesek nabarmendu zuen, «egia jakiteko tresna garran­tzitsua» izango dela txostena: «her­naniar askorentzat gogo­rra izango da, sufrimenduz be­­teta dagoelako; baina beha­rrezkoa da. Badakigu he­men jendea falta dela, eta horre­ga­tik, irekita gaude zuzenketa eta ekarpen guztietara».

    «Gure errespetua eta dolumina, biktima guztiei»
    Aranzadiko bi kideekin batera, aurkezpenean izan ziren bikti­metako hiru ere: Juanjo Uria alkate ohia, José Ramón Lasar­te EAJko zinegotzi izan zena, eta José Morcillo PSE-EEko zi­negotzi izandakoa. Hirurek ja­so zuten txostena, eta udal tal­de guztien esker ona eta bab­e­sa: «udal talde guztien izene­an, eskerrak eman nahi dizki­e­gu testigantza eman dutenei, eta gure errespetua eta do­lu­mi­na erakutsi, biktima guz­ti­ei», adie­razi zuen Luis In­txaus­pe alka­teak. Ekitaldian izan zi­­ren An­doni Amonarraiz (EAJ), Jaione Aristregi (Orain Her­nani) eta Ri­cardo Crespo (PSE-EE) ere, lau udal taldeek egin baitute bat ekimen hone­tan.

    «2015eko azaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, Ave Ma­ria parkean elkartu ginen, Me­mo­riaren Harria jartzeko. Ber­tan esan genuen, harri hori abia­puntua izango zela, me­mo­ria berreskuratzeko bide zail be­zain beharrezko honetan; eta hala izan da», nabarmendu zuen Intxauspek.

    Aranzadiren esku utzi zuten lan hori, eta 2018ko apirilean ekin zion elkarteak: «artxiboak, argitalpenak, hemerotekak, el­karteen eta Jaurlaritzaren bik­tima zerrendak... arakatu di­tugu, eta 15 elkarrizketa egin», azaldu zuen Bucesek. Urrian eman zituzten aurreneko emai­tzak, eta zuzenketak egin­­da eta digitalizatuta, atzo aur­kez­tu zuten txosten mardula.

    «Egia hemen daukagu, orain aurkitu behar dugu modua erreparazioa egiteko»
    Alkateak azpimarratu zuen, el­karbizitzaren bidean, ezin­bes­tekoak direla egia, errepa­ra­zioa, justizia, eta ez errepi­ka­tzeko bermea: «egia hemen daukagu, txosten honetan; orain, guztion artean landu eta aurkitu behar dugu mo­dua, erreparazioa egiteko».

  • BIDEOAK

Iragarki merkeak

  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251