2019/02/21
  • albistea//AUTOBUS ZERBITZUA

    Sagardotegietara aurten ere, garraio publikoan

  • Gaur jarriko du martxan zerbitzua Hernanik; Astigarragan, aldiz, otsailaren 1etik aurrera eskainiko dute txotx busa.

     

  • HERNANI ASTIGARRAGA
    2019/01/19 00:00 Larunbata
  • Sagardotegietara autobusez joateko de­ia egiten dute urtero erakundeek, eta horretarako, autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Hernani eta Astiga­rra­ga­ko Udalek, txotx denboraldian zehar.     

    Hernaniko zerbitzua, gaur hasita
    Gaur jarriko da martxan Hernaniko zerbitzua, hain zuzen, Osiñagako sagardotegiak biltzen dituena: Itxas-Buru, Otsua-Enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre, Elorrabi eta Goiko-Lastola. 

    Ostiral iluntzean eta larunbat eguerdi eta iluntzean izango dira au­to­busak, eta Zinkoeneako geltokia izango dute elkargune (Astigarragarantz). 

    Ordutegiak aldatu egiten dira ga­raiaren arabera; gehigarri honen atzeal­dean daude, ikusgai.

    Horrez gain, Larre-Gain sagar­do­tegiak ere, badauka autobus-zerbitzu pro­pioa.

    Otsailaren 1etik aurrera, Astigarragatik
    Udalak, Behemendi Elkarteak eta eta sagardogileek sustatuta, aurten ere Txotx busa eskainiko dute Astigarra­gan, otsailaren 1etik aurrera. Astelehe­netik ostiralera gauez besterik ez da egongo; eta larunbatetan, aldiz, eguer­dietan eta gauetan izango da autobus zerbitzua, joan-etorria egiteko. Zer­bitzu honen ordutegiak ere, atzealdean aurkitu daitezke.

    Astigarragaren kasuan, zerbitzua doakoa da. 

Iragarki merkeak

  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251