2019/01/24
  • Larrion, Clavero, Arregi, Etxezarraga, Lertxundi, Pagola eta Karrere, atzo.
    Larrion, Clavero, Arregi, Etxezarraga, Lertxundi, Pagola eta Karrere, atzo.
  • albistea//

    Lau urteko hitzarmena, Auzolan Berri martxan jartzeko

  • Programa berriari bideratzeko urtero 52.875 euro jartzeko konpromisoa hartu dute Hernaniko, Astigarragako, Urnietako, Andoaingo eta Usurbilgo Udalek.

  • HERNANI
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Programa berri bat jarriko dute martxan aurtengo mar­txo­an, Beterri-Buruntza es­kual­deko bost Udalek: Auzolan Berri. Hernanik, Astigarragak, Andoainek, Urnietak eta Usur­bilek bultzatutako egitasmoak, «gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea» du helburu. 

    Hain zuzen, lau urteko hitzarmena egin dute progra­ma aurrera eramateko, eta atzo sinatu zuten, Hernaniko Transpakarren, formazioa egin­go den lekuan. 

    Bertan izan ziren: Xabier Lertxundi, Herna­niko Udaleko Zerbitzu Soziale­tako zinego­tzia; Zorione Etxe­za­rraga, Asti­garragako alka­tea; Ana Ka­rrere, Andoaingo alkatea; Mi­kel Pagola, Urnie­tako alkatea; eta Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea. 

    Horrez gain, proiektuaren sustatzaile gisa ere, bertan izan zen Belen Larrion, Gi­puzkoako Foru Aldundiko gi­zarte zerbitzuetako zuzen­da­ria; eta formazioaren zati bat eskainiko duena, Erroak Gi­zarteratze Elkartea, Concha Claverok ordezkatu zuena.

    Erakundeen arteko elkarlanean sortua
    Xabier Lertxundi zinegotziak hartu zuen hitza, hasteko, eta elkarlana nabarmendu zuen: «erakundeen arteko lanki­de­tzak fruituak ematen ditu». Baina ez erakundeen artekoa bakarrik, aipatu zuen erakun­de barruan ere, Gizarte Zer­bi­tzuen eta Enpleguaren sailen arteko elkarlanetik jaiotako proiektua dela.

    Horri esker, «urtero gizarte bazterketa egoeran dauden 15 per­tsonei gizarteratze eta la­neratze prozesuan lagunduko zaie».

    52.875 euro, Udal bakoitzak
    Auzolan Berri programa mar­txan jarri ahal izateko, «bost Udaletako gizarte zerbitzuek urtero 52.875 euro jartzeko konpromisoa hartu dute, hu­rrengo lau urtetarako». Au­rre­neko edizio honetan, gainera, «Erroak bergizarteratzeko el­kar­tearen kolaborazioarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Europako Funts Sozialak ko­finantzatutako Sendotu Aldi­berean programaren laguntza jasoko du», azaldu zuten. 

    Bi atal nagusi
    Zorione Etxezarragak, Astiga­rragako alkateak hartu zuen hi­tza, ondoren, eta berak azal­du zuen programaren egitura zein izango den. 

    Hain zuzen, bi atal izango ditu. Alde batetik, lau hila­beteko formazio ibilbidea: par­te-hartzaileek oinarrizko gozo­gintzan gaitzeko 330 or­duko formazio profesionala jasoko dute, 80 orduko prak­tikak egin­go dituzte eta gaita­sun sozio-pertsonalak lantze­ko sa­ioak eta jarraipen per­tsonali­zatua jasoko dituzte. For­ma­zio-fasea bukatzerakoan, biga­rren atalaren helburua izango da parte-hartzaileek enpresa pribatu batean lan-kontratua lortzea. Horretarako, 3.000-6.000 euroko kontratazio diru-laguntzak jarriko dituzte, sektoreko enpresentzat esku­ra­garri.

    Dagoeneko lanean ari dira aurreneko edizioko parte-har­tzaileak zein izan daitez­keen aztertzen, bost Udaletako Gi­zarte Zerbitzuen sailetatik; eta bestalde, enpresen bila ere ba­dabiltza, enplegu sailetatik. 

Iragarki merkeak

  • Logela bat alokatzen du hernaniko gazte batek asteburutan.

    Telefonoa: 651936546


  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987