2019/01/24
  • albistea//CHILLIDA LEKU MUSEOA

    Chillida Lekuk apirilean irekiko ditu ateak

  • Zaharberritze lanak bukatuta irekiko da. Kafetegi eta denda berria ere izango ditu.

  • HERNANI
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Aurretik ordua hartuta ba­ka­rrik bisitatu ahal izan da Chi­lli­da Leku museoa 2011ko ur­ta­rri­letik orain arte, baina api­ri­lean ateak zabalduko ditu be­rri­ro. Halaxe jakinarazi du Eduardo Chillidaren seme Luis Chillidak, familiaren ize­nean.

    Orain itxita dago museoa, zaharberritze lanak egiten ari direlako.

    Luis Laplace eta Piet Oudolfen ekarpenak
    Eguneratze lan horiek Luis La­place arkitekto argenti­na­rrak zuzenduta egiten ari dira, eta hau elkarlanean ari da Edu­ar­do Chillida eskultorea­ren bi­lo­ba­rekin, Jon Essry Chillida ar­kitektoarekin. Era berean, Piet Oudolf arktekto holanda­rra­ren ekarpena ere badu pro­iektuak.

    Dena den, «instalazioak oro­­­­­korrean egoera onean zeu­de­­nez, ez da erabateko za­har­berritzerik egin behar izan», fa­miliaren esanetan. Base­rri­ak bere itxura mantenduko du, baina argiztapena, lur eta sa­baiko isolamendua eta mu­gikortasun mugatua du­te­nen­tzako irisgarritasuna ho­be­tuko dira. Era berean, ongie­torria egiteko gunea, kafetegi bat eta denda bat irekiko dira, eta apar­kalekuko instalazioak ego­ki­tu­ko dira. Horrek guz­tiak, «bi­si­ta­rien esperientzia hobe­tuko du».

    Mireia Massagué zuzendari, etorkizuneko belaunaldiek Chillida ezagutu dezaten
    Irekiera honekin, «aro berria» irekiko da Chillida Leku mu­se­o­rako, eta Mireia Massagué izan­go da aro berri horretako zuzendaria. Gaudí Exhibition Centerreko zuzendari izan da, eta aurretik, Kataluniako An­tzoki Nazionalean egin du lan.

    Argiztapena, lur eta sabaiko isolamendua, eta mugikortasun mugatua dutenentzako irisgarritasuna hobetuko dira.

    Zaharberritze-lanak bu­katu behar dira horretarako, aurretik, eta familiak azpi­marratu du  museoak «euskal admi­nis­­tra­zio publikoen kon­plizi­ta­tea eta babesa» izan di­tuela horretarako; be­re­zi­ki, Gipuz­koako Foru Al­dun­­dia­ren Kul­tura, Tu­ris­mo, Gaz­teria eta Kirol De­par­ta­men­tuarena. «Izan ere, pres­takuntza-lanak egin bi­tar­tean, museoan era­kusgai zeu­den obrak aldi ba­tez Gor­dai­luan, Gipuzkoako Fo­ru Aldun­dia­ren Ondare Bil­du­men Zen­troan, zaindu eta gordetzeko lekua utzi du», ja­kinarazi du Chillida familiak.

    Era berean, Hauser&Wirth arte-galeria ere aipatu du, 2017tik familiaren ordezkaria baita, eta «artistaren ondarea zaintzeko familiarekin elkar­lan estuan» ari baita. «Proiek­tuarekiko konpromiso haun­di­a­rekin, galeriako lantaldea Chi­llida Lekurako eredu iraun­kor berri bat disei­na­tzeko aholkularitza eta la­gun­tza indibidualizatua ematen ari da, etorkizuneko belaunal­di­ek Eduardo Chillidaren bi­zi­tza eta obra ezagutzen jarraitu ahal izan dezaten». 

Iragarki merkeak

  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483


  • Logela bat alokatzen du hernaniko gazte batek asteburutan.

    Telefonoa: 651936546