2019/01/24
  • Barrenetxea, Binakako Txapelketaren partidu batean. Argazkia: Maialen Andres
    Barrenetxea, Binakako Txapelketaren partidu batean. Argazkia: Maialen Andres
  • albistea//ERREMONTEA

    Barrenetxeak debuta gaur, Buruz Buruko Masterrean

  • Ezkurra IIren kontra jokatuko du hernaniarrak, Masterreko semifinalaren bila. 16:00etan hasiko da jaialdia, Galarretan.

  • HERNANI
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Binakakoa bukatu eta berehala egokitu behar izan dute erremontistek, buruz buruko lehiara. Izan ere, dagoeneko mar­txan da Buruz Buruko Maste­rra, eta gaur ekingo dio, Endika Ba­rrenetxea hernaniarrak.

    Ezkurra IIren kontra ariko da, torneoaren final laurdenetan. Arratsaldeko 16:00etan ha­siko da jaialdia Galarretan, eta bigarren partidua izango da be­raiena, ikusmin haundiena piztuko duena. Barrenetxea da faborito, baina Ezkurra espezialista da buruz buru, eta zail jarriko dio garaipena. Irabaz­teko, bere kolpea aprobetxatu beharko du hernaniarrak, eta sakearekin asmatu.

    Aurrera egiten duenak, Uter­ga izango du zain semifinaletan. Urtarrilaren 19an jokatuko da, eta finala, hi­laren 26an.

    Endika nagusi ostegunean, Azpirozen kontra
    Joan den urtean finalista iza­teagatik ekingo dio semifinaletan, Utergak. Urriza iazko txapelduna, ordea, beste adarretik dijoa, eta dagoeneko badaki, zeinen kontra ariko den, datorren osteguneko semifinalean. Endika izango du aurrez aurre, ondo nagusitu baitzitzaion he­renegun, Azpirozi (30-19). 

Iragarki merkeak

  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Logela bat alokatzen du hernaniko gazte batek asteburutan.

    Telefonoa: 651936546


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483