2019/01/18
  • Uxue Bereziartua eta Aitor Altuna, 2019ko Hernaniko Inauterietako kartelarekin.
    Uxue Bereziartua eta Aitor Altuna, 2019ko Hernaniko Inauterietako kartelarekin.
  • albistea//INAUTERIETAKO KARTELA

    «Kartela gonbidapena da, Inauteriak Hernanin pasatzera animatzeko»

  • Aitor Altuna eta Uxue Bereziartua hernaniarrek egindako kartela izango da aurtengo Inauteriak iragarriko dituena.

  • HERNANI
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Estua izan da bozketa, baina hernaniarrek aukeratu dute, azkenean, 2019ko Hernaniko Inauterietako kartela zein izango den; Aitor Altuna Etxabe eta Uxue Bereziartua Lonbidek egindakoak irabazi du, 888 botoren artean 393 lortuta.

    Soziologian lizentziatu be­rria da Altuna, eta ikus-entzunezkoetan, Bereziartua. «Aurre­ne­ko aldia» dute lehiaketa ba­tean parte hartu dutena, eta ba­dirudi, ondo asmatu dutela me­zua herritarrei helarazaten. Inauterietara arte itxoin beharko da, ordea, kasurik egiten ote duten ikusteko...

    Bion artean egin duzue kartela, baina, norena izan da parte hartzeko ideia?
    U.B.: Biona. Lehenago ilustrazioak egiten ibili izan naiz, eta orain, diseinu grafikoko master bat egiten ari naiz. Baina lehenago egiten nituen ilustrazioak. Aitor izan da buru pen­tsalaria, eta ni, egin egin duena!

    Eta zein da ba, buru pentsalari horrek landutako ideia?
    A.A.: Inauteriak oso ondo dau­de, baina denok Tolosara joaten gara. Nola? Trenean. Pentsatu genuen apeaderoko eskailerak denek ezagutzen ditugula, eta be­raz, irudikatu nahi izan ge­nu­en jendea herrira sartzen. Gonbidapena da, Inauteriak Hernani pasatzera animatzeko.
    U.B.: Eta gainontzekoa, proba eta errorea egitea izan da.

    Modelo lanak egitea ere tokatu zaizue...
    U.B.: Saiatu ginen jendea lor­tzen, baina kalabazak eman zizkiguten!
    A.A.: Koadrila bat agertzea nahi genuen, herrira sartzen, baina ez genuen inor konbentzitu eta...

    Herritarrak herrian geratzera animatu nahi dituzue. Zuek ospatzen al dituzue Inauteriak herrian?
    U.B.: Astelehenarekin joan izan gara Tolosara... Baina asteburuan bai, hemen geratzen gara!
    A.A.: Oso fidelak gara!

    Bien artean ondo moldatu zarete lanerako ados jartzeko? Gehiago egiteko asmorik baduzue?
    U.B.: Emozionatu gara, egia esan! Baina momentuko euforia izango da...
    A.A.: Ederki moldatzen gara. 
    U.B.: Koadrilakoak izanda, eta ikasten aritzean elkarrekin bizita, ederki!

    Batek ideia, eta besteak egin. Zein teknika erabili duzue? 
    U.B.: Argazkia eta collagea erabili ditugu. Gutxi menderatzen dut: edo ilustrazioa, edo collagea edo argazkilaritza bere horretan. Eta horrela ondo geratzen zenez...
    A.A.: Aurrena ideia bisuala ze­haz­tu genuen, eta gero, teknika.

    Konbentzituko dituzue herritarrak? 
    A.A.: Hernanik ere badauzka Inauteriak. eta izaten dira gauzak. Parte hartu behar da, bestela, denak Tolosara joanez gero, hemen ez da ezer egongo! Eta mozorrotu! 

Iragarki merkeak

  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251