2019/01/24
  • albistea// ERRUGBIA

    Irabazi beharrekoa, urteko aurreneko zita

  • La Vila kontrario zuzena hartuko du Hernanik, Landaren, bihar 12:00etan. 

  • HERNANI
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Partidu oso garrantzitsu batekin hasiko du urtea, Hernanik: La Vila kontrario zuzena hartuko dute trikoloreek Landaren, bihar eguerdiko 12:00etan ha­si­ta. Irabazi beharreko partidua dute, beraz, mailari eusteko lehia horretan.

    Berdinduta daude bi taldeak, sailkapenean, 22 punturekin; 9garren La Vila, eta 10garren Her­nani. Eta puntu berberak dauz­ka Cisnerosek ere, 11garren. Hain justu, talde madrildarraren zelaian galdu zuen 2018ko azkeneko partidua, Hernanik.

    Horregatik, indar berriekin ekin nahi diote urteari, zaleen aurrean. Bederatzi jardunaldi falta direnean, permanentziaren borrokan daude trikoloreak, bete-betean; eta puntu ba­koi­tza izango da garrantzitsua.

    Kopako semifinala, datorren igandean
    Biharkoaren ondoren, hala ere, astebetez ahaztuko ditu permanentzia kontuak, Hernanik. Izan ere, Kopako semifinala jo­katuko dute datorren igandean, Bartzelonaren kontra, eguerdiko 12:00etan Landaren. Finale­rako pasea lortzea da ilusioa. 

Iragarki merkeak

  • Logela bat alokatzen du hernaniko gazte batek asteburutan.

    Telefonoa: 651936546


  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251