2019/01/18
  • Carrere, Lertxundi, Pagola, Alberdi eta Berastegi atzo, Urnietan.
    Carrere, Lertxundi, Pagola, Alberdi eta Berastegi atzo, Urnietan.
  • albistea//BIDEZ BIDE ZERBITZUA

    Ibilgailu berria, Bidez Bide zerbitzuak

  • Hernani, Urnieta eta Andoaingo landa eremuetan bizi diren 65 urtetik gorakoei edo mugikortasun arazoak dituztenei zuzendutako garraio zerbitzuak hamar urte bete eta aurrerapausoa eman du.

  • HERNANI
    2019/01/11 00:00 Ostirala
  • Bidez Bide programak hamar urte bete ditu, eta hori ospa­tzeko, ibilgailu berria erosi du. Programa horren bitartez, garraio zerbitzua eskaintzen zaie Hernani, Urnieta eta Andoaingo landa eremuetan bizi diren 65 urtetik gorakoei eta mugikortasun arazoak dituztenei, Behemendi elkar­tea­ren bitartez.

    Zerbitzuarekin jarraitzeko, ibilgailu berria aurkeztu zuten atzo Urnietan, eta bertan izan ziren Behemendiko Juan Cruz Alber­di; ibilgailuaren gidaria, Be­goña Berastegi; Xabier Ler­txundi, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialen zinegotzia; Mikel Pagola, Urnietako alka­tea; eta Ana Carrere, Andoain­go alkatea.

    45.000 euroko kostua
    Ibilgailu berriak 45.000 euroko kostua izan du, Gipuzkoako Fo­ru Aldundiaren Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailak or­­daindu duena. 7-8 lagunen­tzat lekua dauka eta Alberdik azal­du duenez, «egokituta da­go aulki gurpildunentzat».

    Zerbitzuaren garrantzia nabarmenduta, Udalek
    Hiru Udalek ahalbidetzen dute zerbitzua aurrera eramatea: «eskertu behar diegu Udalei urtero, hi­tzarmenaren bidez, txo­fe­rra­ren gastuak eta zerbi­tzua­re­nak ordaintzeagatik», adie­ra­zi zuen Alberdik.
    Udalek, haien aldetik, zer­bitzuaren garrantzia nabar­men­­du zuten: «zerbitzua ego­kitu egiten zaie beharrei»,  onartu zuen Mikel Pagola Urnietako alkateak. 

    Xabier Lertxundi Herna­niko Zerbitzu Sozialen zinego­tziak erakundeen arte­ko el­kar­la­na nabarmendu zuen: «hiru herrien artean lan egi­teak halako emaitzak ematen ditu; bide horretan jarraitu behar dugu».
    Ana Carrere Andoaingo al­kateak, aldiz, oraindik erabil­tzen ez duenari, erabiltzeko gon­bitea luzatu zion.

    «Eskerrak», baita ere, gidariari
    Begoña Berastegi gidariaren lana ere goraipatu zuen Juan Cruz Alberdik: «gidari lanak baino, laguntzaile lanak egi­ten ditu, erabiltzailea aten­dituta dago».

    Eskerak, telefonoz
    Astelehenetik ostiralera es­kaintzen du zerbitzua Behe­mendi elkarteak, 08:00etatik 12:00etara, aurrez telefonoz deituta.  

Iragarki merkeak

  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894