2018/12/12
  • Doberak Mariangeles Zugarramurdirekin partekatzen du ‘stand’a.
    Doberak Mariangeles Zugarramurdirekin partekatzen du ‘stand’a.
  • albistea//DURANGOKO AZOKA

    Euskal kulturaren erakusleiho, Durango

  • Hernaniarrek ere badute bere txokoa Durangoko Azokan, eta igandera arte izango dira bertan.

  • HERNANI
    2018/12/06 00:00 Osteguna
  • Atzo ireki zituen ateak Du­ran­goko Azokak, igandera arte euskal kulturaren eraskus­leiho izateko. Eta aurten ere, hernaniarrik ez da falta!

    Dobera Euskara Elkartea, Goienkale 16an
    Dobera Euskara Elkarteak, urtero bezala, stand propioa jarri du aurten ere. Goienka­le­ko 16 zenbakian dago koka­tua, eta bertan ari da elkar­tearen eta bazkideen hainbat lan sal­tzen. Tartean da, Ipuin Fak­toriaren barruan Doberak argitaratu berri duen Txori txi­­kia eta kokodriloa. 

    Ipuin berria eraman du Doberak Durangora: ‘Txori txikia eta kokodriloa’.

    Musikan ere, berrikuntzak
    Hernaniar zati bat baduten bi taldek euren diska berriak aurkeztuko dituzte Duran­gon: Esne Beltzak eta Hun­tzak. Xabi Solanoren taldeak Ni zazpigarren diskoa aur­kez­­tu zuen azaroaren 29an; Uxue Amonarriz eta Aitor Huitziren Huntza taldeak, aldiz, Xilema ka­leratu zuen herenegun. Biak erosi ahal izango dira bertan.

    Beste hainbat ere bai
    Baina ez dira bakarrak izan­go. Aztarna argitaletxeak ere izan­­go du musika aukeran: ba­tetik, Balen Lopez de Mu­nain gitar-jole bilbotarra­ren lan be­rria aurkeztu dute, 25 pieza gi­tarrarako izenburua­re­­kin; bai­ta  Alboka taldearen Lurra, ur, haize lana ere. Her­nani Erro­tzenek ere, bere txo­koa dauka Nabarral­deren stand­ean. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garaje itxia alokatzen da Urbieta kalean.

    Telefonoa: 688651260


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161