2018/12/12
  • albistea//KONTRAKANTXA GAZTETXEA

    ‘Iñoiz baño biziago’ hamabi urte pasata ere!

  • Gaurtik hilaren 15era bitarte, hamabigarren urteurrena ospatuko du Kontrakantxa Gaztetxeak. Gaur izango du aurreneko saioa, solasaldia. 

  • HERNANI
    2018/12/06 00:00 Osteguna
  • Hamabi urte bete ditu aurten Kontrakantxa Gaztetxeak, eta hori ospatzeko, egitarau berezia antolatu dute gaurtik hasita, Iñoiz baño biziago lelopean. Solasaldiarekin hasiko du­te egi­taraua gaur; Harrema­nen inguruan hausnartzen sa­ioa izango da, Herri Eskolen ba­rruan. Goizeko 10:00etan ha­sita izango da, gaztetxean.

    Musika, bihar
    Musikarekin emango diote hasiera asteburuari bihar gauean; Peputzen saioa izango da, gaueko 22:30etan hasita.

    Hala ere, larunbatean goiz jeiki behar izango dute goizeko tailerrean parte hartu nahi dutenek. Goizeko 10:00etan izango da, eta garagardoa egiten ikasiko dute, jakintzaren kolektibizaziorako erabiliko duten saioan. 

    Hurrengo larunbatean, festa
    Hilaren 15ean, hurrengo larunbatean izango da festa haundia. Goizeko 10:00etan auzolanean arituko dira; ondoren, 14:00etan bazkaria egingo dute, sobremesa girotuarekin; eta bukatzeko, gauez, kilimak eta DJ PZ izango dira.

    Bazkarira joan nahi dutenentzat, dagoeneko salgai dau­de txartelak, Goiz Argi eta Garin tabernetan. 15 euro izango dira, bazkaria eta kamixeta. 

    EGITARAUA

    - GAUR, 10:00etan, Herri eskolak: harremanen inguruan hausnartzen.
    - BIHAR, 22:30etan, Peputz.
    - ETZI, 10:00etan, Garagardoa egiteko tailerra. Jakintzaren kolektibizazioa.
    - Abenduak 12, 17:00etan, Herri eskolak: harremanen inguruan hausnartzen.
    - Abenduak 13, 18:00etan, Hitzaldia + pintxo-potea (autogestioan sakontzen).
    - Abenduak 14, 14:00etan, jantoki sozialaren irekiera, Langile Babes Sarearekin batera; 22:00, ‘Berez sortzaileak ez garenon poesia errezitaldia’.
    - Abenduak 15, 10:00etan, auzolana; 14:00etan, bazkaria eta sobremesa girotua; 23:00etan, kilimak, gero, DJ PZ.

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garaje itxia alokatzen da Urbieta kalean.

    Telefonoa: 688651260