2018/12/12
  • Manuel Castells hizlaria.
    Manuel Castells hizlaria.
  • albistea//OREKI FUNDAZIOA

    ‘Herrigintza demokratikoa’ hizpide hilaren 13an, Galarretako Oronan

  • Manuel Castells irakasleak inauguratuko du ‘Herrigintza Demokratikoaz, Etorkizuna Eraikitzen’ mintegia aurreko egunean. Donostian izango da hori, Foru Aldundiaren Jauregian, arratsaldeko 19:00etan hasita.

  • HERNANI
    2018/12/06 00:00 Osteguna
  • Gizarteak  gobernu-erakun­de­­e­­kiko duen desafekzioa na­bar­­mentzen dute Gipuzko­an egiten diren azterketa soziologiko gehienek; aldi berean, lu­rraldearen dinamikotasuna ere azpimarratzen dute. 

    Bi horiek batu eta geroaz aritzeko, mintegia antolatu du Oreki Fundazioak hilaren 13rako, hurrengo ostegunerako, Herrigintza demokratikoaz, Etor­­­­kizuna Eraikitzen izenburupean. Izan ere, antolatzaileak azal­­du duenez, «gure herri­gin­tzaren bi zutabe horiek (po­litikagintza eta gizartegintza) lankidetza eragingarrian jar­tzea litzateke etorkizuneko el­kar­bizitzarako dugun erronkarik nagusiena».

    Galarretako Orona Ideo eraikinean izango da mintegia, goizeko 09:15e­tan hasi eta eguerdiko 14:00ak bitarte.

    Manuel Castells, aurretik
    Mintegia ostegunean bada ere, aurreko egunean, Manuel Cas­tells irakasleak egingo du irekiera-hitzaldia: «demokrazia li­be­ralaren krisia izango du hizpide. Mendebaldean n­agusi den sistemaren legitimi­tatea higatu duten prozesu globalen erroak azalduko ditu». Arra­tsal­de­ko 19:00etan hasita izango da, Donostiako Foru Aldun­diaren egoitzan. 

    Goiz osoan zehar
    Hurrengo egunean, «hausnarketaren haria globaltasunetik tokikotasunera ekarriko da, egungo euskal herrigintzak dituen erronkak eta garabideak aztertzeko». Horretarako, politikagintzan eta gizarteko hainbat alorretan dabiltzanek eskainiko dituzten hitzaldi eta mahai-inguruekin goiz osoko programa osatu dute. 

    Hizlarien artean izango dira Mondragon Unibertsita­teko irakasle Andoni Eizagirre eta Jon Sarasua; Deustuko irakasle Ion Muñoa; Tknikako Iña­ki Mujika; Ubikareko Ne­rea Amenabar; Goierri Valley­ko Jose Luis Perez; Xabier Baran­diaran, Pello Otxandia­no edota Mikel Diez-Sarasola.

    Izenematea, derrigorrezkoa
    Parte-hartzea irekia da, baina plaza mugatuak direla eta, aurretik eman behar da izena: orekigintza@gmail.com edo 687 736 587.

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garaje itxia alokatzen da Urbieta kalean.

    Telefonoa: 688651260