2018/12/12
  • albistea//EUSKARAREN EGUNA URUMEAN

    Euskeraren Eguna aurten, euskerari eusten!

  • Aurretik egin zuten ekitaldia Hernanin eta Astigarragan, hiru ekitaldi izango dira, Euskeraren Eguna ospatzeko.

  • HERNANI ASTIGARRAGA EREÑOTZU ARANO GOIZUETA
    2018/12/01 00:00 Larunbata
  • Hamaika eguneko erronkan murgilduta, euskerari eusten, harrapatuko ditu Urumea bailarako biztanleak Euska­raren Eguneko ekitaldiek. Hernanin, osteguneko Mintzodromoarekin hasi ziren jarduerak, Udal Euskaltegiaren eskutik. Eta atzo egin zuten bigarrena, Hernaniko Hezkuntza Plataformak, Euskara Ari Du elkarteak eta eskolen artean antolatuta. 600 ikasle baino gehiagok egin zuten dantza Ari du abestiaren doinura, eta Ttarla dantza taldeak sortutako koreografia jarraituz. 

    Baietz Hernanik! urteko erronkan murgilduta baitaude hernaniarrak, eta horietako asko ari dira parte hartzen as­telehenean bukatuko den Euska­ral­dian. 

    Hain zuzen, denera «ia 3000 lagun ari dira ahoa dantzan jartzen» Hernanin, Axun Larburuk Atsegindegiko oholtza gainean azaldu bezala. 

    Astigarragan, bihartik
    Astigartarrak, aldiz, Euskaraldian besterik ez dira parte hartzen ari. Ia 500 lagun ari dira Ahobizi edo Belarriprest gisa hizkuntza-ohiturak aldatzen, eta astelehenera arte, Euskeraren Egunera arte eu­tsiko diote bereari. 

    Horren bitartean, hainbat ekitaldirekin gozatuko dute astigartarrek. Gaur izango da aurrenekoa: Zutuberrak an­tzezlana. 9 urtetik gorakoentzat eskainiko dute, eta Olatz Pagaldai eta Jon Zubiagak aurkeztuko dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da, kultur etxean.

    ‘Zutuberrak’ antzezlana gaur, hizkuntza-ohiturei eta teknologia berriei buruz.

    Antzezlanak hizkuntza-ohiturak eta teknologia berriak uztartuko ditu. Hain zuzen, kontatuko dutena izango da: «txipa aldatzeko momentua iritsi da Bits eta Gor izeneko gazteek erakutsiko digutenez. 

    Baina hori bakarrik ez, egunean bertan, etzi ere, bi emanaldi izango dira. Bata, Astigarragako Herri Eskolakoek kiroldegian egingo dutena. Arratsaldeko 15:30etan hasita, emanaldia egingo dute bertan, egun berezi hau ospatzeko.

    Eta bestea, kultur etxean izango da. Arratsaldeko 19:30etan hasita, gospel emanaldia eskainiko du The Upper Room taldeak. Euskeraren Nazioarteko Eguna dela-eta, euskerazko doinuak besterik ez dira entzungo.

    Gainontzekoak, erronkan murgilduta
    Gainontzeko herrietan, aldiz, ez da ekitaldi berezirik egingo, baina bete-betean daude murgilduta Euskaraldian: 147 goizuetar ari dira hizkuntza-ohiturak aldatu nahiean, eta 39 dira, Aranon. Epeak dagoeneko itxita daude, eta beraz, horiek dira astelehenera arte euskerari eusten arituko direnak; Euskal Herri osoan, 220.000k eman dute izena.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Garaje itxia alokatzen da Urbieta kalean.

    Telefonoa: 688651260


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606