2018/11/16
  • Aitaren rola aztertu zuten aurreko Hezkuntza Eskolan.
    Aitaren rola aztertu zuten aurreko Hezkuntza Eskolan.
  • albistea//HEZKUNTZA ESKOLA

    Sexu identitatearen inguruan gaur, Nerea Sanchorekin batera

  • Arratsaldeko 17:30etan hasita egingo dute ikasturteko bigarren Eskola udaletxeko areto nagusian. Zaintza zerbitzua izango da.

  • HERNANI
    2018/11/08 00:00 Osteguna
  • Hilero egin ohi du Hezkuntza Plataformak Hezkuntza Esko­la­rako deia; aurreko hilean hasi zuten ikasturtea, eta gaurko antolatu dute bigarren saioa. Sexu identitatea haur­tza­­roan: transexualitatea. Arra­­­­­­tsaldeko 17:30etan hasita izango da, udaletxean. Zaintza zerbitzua izango da, baita ere.

    Transexualitatea, bereziki
    Orokorrean, sexu-identitatearen gaiari eutsiko diote, eta bereziki transexualitateaz arituko dira. Helburua da, behintzat, ondorengo galderak jorratzea: «Haurrek, neska edo mutil bezala errekonozituak izatea behar dute? Nola dakigu transexualitate egoera baten aurrean gaudela? Zein paper betetzen dute genero-rolek honetan guztian?».

    Eta horrekin jarraituz, gurasoek edota haurren arduerdunek izan ditzazketen beste hainbat kezka ere jarriko dituze mahai gainean: «haur batek beste sexukoengan ohikoagoak diren jarrerak, jolasak edo apaindurak gustuko dituenean, hainbat kezka eta zalatza sor dakizkiguke». Baita horiei aurre egiteko irizpide zehatzak eta baliabideak eskaini ere.
     

    Sanchoren laguntza
    Lan horretan laguntzeko, hain zuzen, bertan izango da Nerea Sancho sexologa eta Arre­manitz Kooperatibako kidea. Hain zuzen bera da Plax! sexu eta bikote aholkularitzan arre­ta eskaintzen duen profesionala.

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894