2018/11/16
  • albistea//ELKARBIZI

    Oroimenaren Eguna etzi, azaroko hitzorduaren aurretik

  • Andoaingo ‘Askatasunari’ eskulturan jarri dute zita larunbatean, 12:30etan; bertan izango da azaroko ikastaroa ere, Langraiz Bideri buruz.

  • HERNANI
    2018/11/08 00:00 Osteguna
  • Urtero antolatu ohi du Oroi­menaren Eguneko ekitaldia Bu­runtzaldeako Elkarbizi taldeak, eta aurten ere, ez du hu­tsik egingo. Larunbatean izango da, hilaren 10ean, indarkeriaren biktimak gogoratzeko izendatuta dagoen egunean; Andoaingo Lopez de la Calle parkean dagoen Askatasunari eskulturan egingo dute bat, eguerdiko 12:30etan. 

    Joan nahi duenak izena eman beharko du hilaren 15a baino lehen: ganboiturri­@­gmail.com.

    Ikastaroa, hilaren 17an
    Hilaren 17an bueltatuko dira Elkarbiziko kideak andoainera. Hernanin eta Astigarragan izan ondoren, bertan egingo baitute ikasturte honetako hu­rrengo ikastaroa: Lan­grai­ze­ko bidea, bergizarteratzetik berradiskideatzearen bila. Goizeko 11:00etan hasita izango da, Urigain etxearen areto nagusian. 

    Unzueta eta Urrusolo, hizlari
    Gaiaren inguruko azalpenak emateko, bi gonbidatu izango dituzte: Hunberto Unzueta kazetaria, Langraiz bisean bis liburuaren egilea; eta Joseba Urrusolo, ETAko kide izan zena eta Langraizeko kartzelan preso egondakoa. 

    Zein izan daiteke preso hauek etorkizunari begirako elkarbizitza normalizatu bat lortzeari egin liezaioketeen ekar­pena? galderaren inguruan hausnartuko dute Unzu­eta eta Urrusolok.

    Helburu bikoitza
    Elkarbizik azaldu duenez, helburu bikoitza dauka ikastaroak: «Alde batetik, indarkeriaren estrategiarekin hautsi egin duten presoen gogoeta prozesua ezagutzea. Eta, bestetik, bergizarteratze prozesuek be­rra­diskidetze sozialari ekar die­zaioketeena balioztatzea».

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161