2018/11/16
  • Gero eta Kronikalari gehiago izatea da helburua.
    Gero eta Kronikalari gehiago izatea da helburua.
  • albistea//KRONIKALARI

    Denda eta enpresak ere, Kronikalari!

  • Urte hasieran hasitako Kronikalarien kanpainarekin jarraituz, fase berriari ekin dio Kronikak; denda eta enpresengana jo du.

  • HERNANI ASTIGARRAGA EREÑOTZU ARANO GOIZUETA
    2018/11/03 00:00 Larunbata
  • Kronikalarien babesaren bila dabil Kronika; kanpaina berria jarri zuen abian urte hasiera al­dera, eta orain, bigarren fase bat hasiko da. Urumea Baila­rako edozein denda edo­ta en­presengana iritsi nahi du. 

    Gizarteko eremu guztiak
    Kronikalari izatea publizitate eskaintzaz haratago dijoan pro­­posamena da, nolabait, Kro­­­­nikaren proiektuari babesa emango diona. 

    Eskaintza honekin, gizarteko eragile guztiei eskainitako laguntzaile-kanpaina osatu na­hi du Kronikak: pertsona fi­sikoei zuzendutakoa, taldeena, eta denda eta enpresena.

    Bi kuota ezberdin
    Azkeneko hauentzat, hain zu­zen, bi kuota ezberdin ezarri dira. Dendak 50 euroren truke egin daitezke Kro­nikalari; en­presek, aldiz, 200 euroko aportazioa egin dezakete, urtean. Dena den, enpresa edota dendaren errealitatearen arabera egokitu ahal izango dira.

    Era berean, Kronikarekin ur­teko publizitate-kontratua du­­tenak, zuzenean bilakatuko dira Kronikalari, urte osoan zehar Kronikari ematen dioten babesagatik. 

    Interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan: 943 33 08 99.

    Dedukzioa, sozietate zergan
    Kronikalari egitean, Dobera Eus­kara Elkarteari borondatezko ekarpena egiten ari da edonor, izan pertsona fisiko edo juridikoa. Mezenasgoko lehentasunezko jarduera izendatuta dago, eta beraz, bonifikatuta dago. Enpresen kasuan, egiten duten ekarpenaren %18a sozietate zergan kenduko zaie.

    Bilera-erronda, hasita
    Kronika dagoeneko hasia da bilera-errondarekin; Urumea Bailarako denda eta enpresak bisitatzea izango dute helburu, elkar ezagutzeko. 

    Urumea Bailarako denda edo enpresa bateko kide bazara eta Kronikari ekarpena egiteko asmoa badaukazu, jarri gurekin harremanetan 943 33 08 99 edo kronika@kronika.eus bi­dez, eta bertaratuko gara pro­iektua aurkeztera. 

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894