2018/11/16
  • Zarata kutsaduraren inguruko mozioarekin ere ez zen adostasunik izan.
    Zarata kutsaduraren inguruko mozioarekin ere ez zen adostasunik izan.
  • albistea//UDALA - PLENOA

    Zerga eta tasen «igoera sinbolikoari» onarpenak banaketa, oposizioan

  • Orokorrean %1 igoko dira. EAJ eta PSE-EE kontra agertu ziren eta OH abstenitu, «zerga eta tasak jaisteko Udalaren borondatea» ikusi duelako.

  • HERNANI
    2018/11/01 00:00 Osteguna
  • Ohar eta kreditu aldaketa ba­tzuen berri eman ondoren, Plenoaren zati haundiena hartu zuen gaiari, 2019rako ordenantza fiskalak aldatzeko proposamenari, heldu zioten Udal ordezkariek asteartean. Onartu egin zen aldaketa, EH Bilduren aldeko botoekin, OHren abstentzioarekin eta EAJ eta PSE-EEren kontrako botoekin.

    Zarata kutsaduraren inguruan EAJk aurkeztutako mozioaren inguruan eztabaidatu zen aurrerago: EH Bildu kontra agertu zen, eta beraz, ez zen onartu, oposizioa alde agertu bazen ere. Karlos Apez­tegia Jakaren atxiloketa sala­tzeko haren lagunek aurkeztutako mozioa, berriz, EH Bil­du­ren aldeko botoekin eta oposizioaren abstentzioarekin onar­tu zen. Mozio guztiak www.kronika.eus webgunean ikusi daitezke, osorik.

    Zerga eta tasez gain, taxi zerbtizuak ere igoera
    Zerga eta tasen gaiaren aurretik, Luis Intxauspe alkateak azaldu zuen Udal Euskaltegiko matrikulazio igoera medio, RPTan kontuan hartu gabe dagoen irakasle plaza bat sortu dela, puntualki.

    Ordenantza fiskalaren in­gu­ruan Isa Sanchez zinego­tziak eman zituen azalpenak, eta lehenago Kronikan argitaratu bezala, azaldu zuen «zer­ga eta tasek udal zerbitzuak finantzatzen» dituztela, eta «urtero igotzen» direla, hain zuzen, «gastu eta diru-sarrerak orekatuta» egon behar dutelako. Era berean. gogorarazi zuen «diru-laguntza eta hobari fiskal oso onak» dau­de­la Hernanin, «zerga eta tasak denok ordaindu behar di­tugulako, baina denok ez gau­delako egoera ekonomiko berean». Azkenik, azpimarratu zuen «Aurrekontuen Iraun­kor­tasunaren Legearen arabera, gerakina erabili behar dela, aurrena, zorrak murrizteko, eta gero, geratzen bada, gastu puntualak ordaintzeko, baina ez inbertsioetarako».

    Orain Hernani, «igoera sin­bolikoa» dela onartu, eta «zer­ga eta tasak jaisteko Uda­la­ren borondatea» ikusita, abs­te­nitu egin zen. PSE-EE kon­tra agertu zen, prezioak mantentzearen aldekoa delako, eta EAJ ere kontra agertu zen, batetik, «ge­ra­kina egonez gero, zergak ez ge­nituela igoko esan genuelako».
    Hurrengo puntuan, Burun­tzal­deko Taxiaren Eskualdeko Ba­tzordeak lehenago aho ba­tez onartutakoa, 2019rako ta­xi­en tarifak %2,3 igotzea, aho ba­tez onartu zen.

    «Protokoloa teknikoek» zehaztearen alde, EAJ
    Hurrengo puntua aho batez onartu zen; martxoko errege dekretu baten arabera egokitu behar da «Diru­zaintza eta zergabilketa lanpostua», baina 2021e­ra arte itxarongo da, egun­go langilea erretiratu arte, alegia.

    Eztabaida, EAJk aurkeztutako zarata kutsaduraren inguruko mozioaren bueltan sortu zen. Andoni Amonarraiz bozeramaileak azaldu zuen urriko Plenotik atzeratutako mozioa zela, az­ter­tzeko denbora emateko, eta ez zuen ulertu zergatik Udaltzai­na­ren informe teknikoa arratsalde horretan bertan jaso zuten. PSE-EEko Ricardo Crespok ere hori kritikatu zuen. Gainontzean, opo­sizioa ados agertu zen dagoeneko zarata kutsadura azter­tzeko egin diren ikerketen au­rre­an neurriak har­tzearekin. Besteak beste, mo­zioan eska­tzen da, zarata neurgailuak ja­rri, Udaltzaina horiek erabiltzeko trebatu, eta onartzen diren zarata neurriak gain­ditzean nola erantzun ze­haz­teko protokoloa ezartzeko. Azken puntu horrek sortu zuen ezinegona udal gobernu taldearen artean; «nola erantzun behar da, kaleak hustuz?», gal­de­gin zuen alkateak. EAJtik ba­bes­tu zuten «protokoloa teknikoek eratu» behar dutela, baina ba­dela garaia zerbait egiteko. EH Bildu, berriz, mozioaren kontra agertu zen, gaia txotx mahaian aztertzen segitzearen alde. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161