2018/11/16
  • albistea//PSE-EE PRENTSA OHARRA

    «Udaltzaingoaren baliabideak haunditzea eskatzen dugu»

  • Ricardo Crespo bozeramaileak dio EH Bilduk azterketa bat jarri behar duela abian, udal talde guztiekin, «udaltzaingo eraginkorra lortzeko».

  • HERNANI
    2018/10/16 00:00 Asteartea
  • Zikuñagako negozio batean, orain 10 egun, izan ziren gertaerak eta gero, non «zortez bakarrik zauri arinak egon ziren», Ricardo Crespo talde sozialistako bozeramaileak EH Bilduri ondorengoa eskatu dio. «Azterketa bat jarri behar du martxan, udal talde guztiekin partekatua,  Hernanin gerta dai­­tezkeen egoera arrisku­tsuei erantzun bat emateko, eta herritarrekiko hurbila eta eraginkorra den udaltzaingo bat edukitzeko helburuarekin».
    Hernaniko PSE-EEk dio  herriko «udaltzaingoaren egoera inguruko beste herrietakoarekin alderatuta okerragoa da. Hernanin  bost udal­tzainez osatutako hiru txandetan lan egiten den bitartean, Arrasaten adibidez beste hiru txandako bost udaltzainekin egiten da lan, baina beste bost kidez osatutako talde bat dago goizeko eta arratsaldeko txandak indar­tzeko. Eta Tolosan ere hiru txandetako bost udaltzainez gain 4 eta 6 pertsonen arteko errefortzu taldea dago bai goizean eta bai arratsaldean».

    «Inguruko herrietan ­baldintza hobeagotan ­­daude udaltzainak»
    Crespok gogoratu du «gainera askotan bajak eta oporrak ez dira ordezkatzen Hernanin, zerbitzua murriztuz. Ez gogoratzeagatik Herna­nin denbora batean lan egin eta gero destino aldaketa es­katzen duen pertsonala, lan baldintzak hobeak direlako beste herritan, baita herri txikiagotan ere».
    Crespok azpimarratu nahi du Hernani Gipuzkoako zazpigarren herria dela biztanle kopuru aldetik eta horrela izanik horri dagokion zerbitzua eskaini behar litzateke. «Ez da   onargarria herritarrak izatea polizia lanak egiten dituztenak, udaletxea da zerbitzua hobetu behar duena». Gogo­ratu du baita ere «txotx denboraldian sortzen diren arazoak asko direla eta hamarkada bat baino gehiago pasa eta gero EH Bildu ez dela gai izan konponbidea jartzeko. Beraz Hernaniko alderdi sozialistatik eskatzen dute Hernaniko udaltzainei baliabide gehiago ematea».

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161