2018/12/18
  • albistea//PRENTSA-OHARRA  EH BILDU

    Autobus-zerbitzuetan «sekulako murrizketak» salatu ditu EH Bilduk

  • Azaldu dutenez, urtarriletik aurrera ezarriko dira aldaketak: «herritarren interesak, interes ekonomikoen gainetik jarri behar dira», gogorarazi dute.

  • HERNANI
    2018/10/11 00:00 Osteguna
  • Irailaren 27an argitaratu zu­en Foru Aldundiak Burun­tzal­deako autobus-zerbitzuaren esleipen-deialdia. Bertan, Her­naniko EH Bilduk salatu duenez, «sekulako murrizketak» egin dituzte, «EAJ-PNV eta PSE-PSOE beraien eskuineko politika atzerakoiarekin te­ma­tu» ondoren.

    Urtarriletik aurrera, martxan
    Alderdi abertzaleak dio «zen­tzugabekeria» dela urtarriletik aurrera martxan jarriko dutena; eta salatu egin du «basakeria hau». Eta adibideak jarri dituzte: «G1 autobusean (Aie­te­koa, hain zuzen ere), astegunetan zerbitzua %40a murrizten dute. Hau da, autobusen maiztasuna gaur egun 15 mi­nuturokoa bada, ordu gehienetan 30 mi­nu­turokoa izatera pasako da».

    Asteburutan, egoera «larri­a­goa» izango dela diote: «la­run­batetan [...] murrizketa %50ekoa da». Eta igandeetan, «zerbitzua %30ean gutxitu nahi dute, eta goizeko 12:00ak arte autobus bakarra izango da, orduko». Andoaingo autobusean egoera «antzekoa» izango dela diote.

    Zerbitzu publikoa
    EAJ-PNV eta PSE-EEri gogorarazi diete «zerbitzu publiko bati buruz ari garela eta beraz, herritarren interesak, interes ekonomikoen gainetik jarri behar direla».
    Eta jarraitu dute: «zerbitzu publikoak murrizteak, autobusak murrizteak, premia haun­­diena  dituzten herritarrak kal­­te­tzen ditu». Europara begira ere jarri dira: «garraio pu­blikoa bermatu eta hobetu behar da. Garraio publikoaren aldeko apustua egiten ari da Europa osoa; hori da bidea, eta ez PSOEk eta EAJ-PNVk hartu dutena».
    EH Bilduk dio «ahalegin guztia» egingo dutela «mu­rrizketa hauek salatzeko, eta geldiarazteko».

    Mobilizazioak, goraipatu
    Era berean, «eskertu eta goraipatu» egin dituzte azken hilabetetan langile, erabiltzaile eta herritarrek egindako mobilizazioak. 

Iragarki merkeak

  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948