2018/12/18
  • albistea//OSIÑAGAKO AUZO ELKARTEA

    Afari berezia, ‘Artantxuriketan’

  • Hilaren 27an izango da, iluntzeko 20:00etan hasita, Osiñagako Iparragirre sagardotegian.

  • HERNANI
    2018/10/11 00:00 Osteguna
  • Plan berezia eskainiko dute Asmo Argia Osiñagako Auzo El­karteak eta Iparragirre sa­gar­dotegiak  hilaren 27an. Ilun­­­tze­ko 20:00etan hasita, afariaz eta Aranoko Ansa ama-ahizpen ARTAnTXU­RIKE­TAN ema­nal­diaz gozatzeko au­kera izango da. Prezioa: 26 euro. Hilaren 21era arte erreserbatu ahal izango da, 943 55 03 28 telefono zenbakian.

    Arta zuriketa, antzeztua
    Aurrena, Arantza, Ainhoa eta Maider Ansa ahizpek eta Maria Jesus Zugarramurdi haien amak antzeztutako saioarekin go­za­tuko dute bertaratutakoek, eta ondoren, parrilada dastaketa izango dute, Baserria KM0ko jakiekin osatuta. Kafea ere eskainiko dute, gero.  

    «Baserriko sukaldean arta zuriketa antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa» da AR­TAn­TXURIKETAN. Hain zuzen, baserriko arratsalde bat an­tzezten dute, familia eta auzokoak elkartu eta solasaldi bizia sortzen dute elkarrekin, artoa zuritzen duten bitartean.

Iragarki merkeak

  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606