2018/10/22
  • albistea//UDALA  ZERBITZU SOZIALAK

    Kalean bizi direnen kontaketarako, deia

  • Hilaren 18tik 19rako gauean egingo dute kontaketa, Kale Gorrian ikerketarekin bat eginez. Parte hartu nahi duenak Zerbitzu Sozialetara jo behar du: ‘zerbitzusozialak@hernani.eus’ / 943 55 78 54.

  • HERNANI
    2018/10/11 00:00 Osteguna
  • Beste behin, bigarren urtez egingo du bat Hernaniko Uda­lak Kale Gorrian lan-taldearen ikerketarekin; hau da, etxerik gabeko pertsonen egoerari bu­ruzko datuak azal­tzen dituen lanarekin. 

    Hori horrela, kalean bizi direnen kontaketa egingo dute, eta horretarako, dagoe­neko jarri dute data: hilaren 18tik 19rako gauean egingo dute.

    Herritarrei deia, parte hartzeko
    Udalak azaldu duenez, helbu­rua da «herrian dagoen errea­litatea ikusi, etxerik gabeko pertsonen arazoekiko elkarta­suna eta atxikimendua sortu eta udal politikak horren ara­bera egokitzea».

    Errealitate hori ezagutzeko aukera luzatu nahi diete, hain zuzen, herritarrei; hilaren 18tik 19rako gauean egingo duten zenbaketan parte har­tze­ra gonbidatu ditu Udalak. Interesa duenak, Zerbitzu Sozialetara jo beharko du: zerbitzusozialak@hernani.eus helbide elektronikoaren bidez edo 943 55 78 54 telefonoan.

    «Herrian dagoen errealitatea ikusi» ahal izango dute herritarrek, gau horretan.

    Bi urtero
    Kale Gorrian ikerketaren ba­rru­an, bi urtero egiten da ga­ue­ko zenbaketa. Duela bi urte, 2016an, hartu zuen parte Her­nanik aurreneko aldiz, 32 bo­luntariorekin. Hernanire­kin ba­­tera, Araba, Biz­kaia eta Gi­puzkoako beste 25 herrik ere hartzen dute parte. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894