2018/12/18
  • Goran: Soto eta Lujanbio; beheran: Quiala eta Argüello.
    Goran: Soto eta Lujanbio; beheran: Quiala eta Argüello.
  • albistea//HITZ-ANDANA

    Nazioarteko inprobisatzaileek bat, Biterin

  • Bertsolaritzarekin, payadarekin eta punto cubanoarekin gozatu ahal izango dute gaur hernaniarrek. Iluntzeko 20:00etan hasita izango da hori, Biteri kultur etxean. Sarrera bertan erosi ahal izango da.

  • HERNANI
    2018/10/11 00:00 Osteguna
  • Sei geldialdi egingo ditu Eus­kal Herrian Naziorteko Inpro­bisatzaileen Birak, eta horie­tako bat izango da gaur Her­nanin eskainiko dutena. Ilun­tzeko 20:00etan hasita izango da emanaldia, Biterin. Sarrera egunean bertan erosi ahal izango da, 7,5 euroren truke.

    Hitz-an­dana egitasmoaren ba­rruan antolatu du ema­naldia Udalak, Mintzola Ahoz­ko lantegiarekin eta Lanku Kultur Zerbitzuekin elkarla­nean. Bertan, bertsolaritzak bat egingo du Argentinako payadarekin eta Kubako pun­to cubano delakoarekin.

    Lujanbio eta Soto, Euskal Herritik
    Hernaniren kasuan, Maialen Lujanbio eta Julio Soto ber­tso­lariak arituko dira. Eta haie­kin batera izango dira Araceli Argüello payadore argentina­rra eta Tomasita Quiala re­pen­tista kubatarra. Era be­re­an, Iker Iriarte ardu­ra­tuko da saioa gidatzeaz.

    Lujanbio eta Soto, Araceli Argüello eta Tomasita Quialarekin arituko dira.

    Beste hainbat esperientzia
    Ez da aurreneko aldia halako esperientzia batek Hernani duena geltoki. Biterin bertan egin zuten bat hainbat in­probisatzailek 2016an, Euro­pa bat-batean topaketaren barruan. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948