2018/12/18
  • Aurreko ostiralean eskaini zuten prentsaurrekoa, Astigarragako DIAn.
    Aurreko ostiralean eskaini zuten prentsaurrekoa, Astigarragako DIAn.
  • albistea//GREBA DIA% DENDAK

    Greba DIA%k gaur, «esplotazioa eta prekaritatea» salatzeko

  • Egun osoko greba egingo dute Gipuzkoako DIA% denda guztietan; elkarretaratzea egingo dute 12:30etan Donostiako Artzain Onaren plazan.

  • HERNANI
    2018/10/11 00:00 Osteguna
  • Egun osoko greba egingo dute gaur Gipuzkoako DIA% dendetako langileek. Hala iragarri zuten aurreko ostiralean Asti­garragako DIA%ren aurrean egindako agerraldian: «Lan­gile Komiteko kideok enpresan bizi dugun erabateko es­plo­tazio eta prekaritatearen aurrean egun osoko greba antolatu dugu».

    Bertan bat egin zuten ELA, LAB, UGT eta CCOOren ordezkariek, eta grebaren arrazoiak azaldu zituzten: «DIA%ko langileok denbora asko daramakigu prekaritate-egoera hau sufritzen. Langileak eta Ko­mitea bera, behin eta berriz, gutxietsi eta mespretxatuak gara enpresaren aldetik. Ino­lako aurreabisurik gabe aldaketak egiten dituzte, gure bizitzak gauetik goizera baldintzatuz. Gure lan zentroak aldatzen dituzte, askotan le­ku­al­daketan kilometro asko egitera behartuz. Antolakun­tza aldaketak maiz egiten dituzte, esate baterako, ordutegienak, inolako aurre abisurik gabe eta gure bizitzak berriz antolatzera behartuz».

    Horrez gain, diotenez, «lan­gile falta nabarmena eta orokorra da; eta kaleratzeak ohiko politika dira, berdin dio behin behinekoa izan edo 10 urte eraman enpresan, ezerk ez du bermatzen gure lanpostuan jarraitzea».

    Eta hori guztia borobiltzeko, «DIA&GO denda formatua Euskal Herrira heldu da. Bizkaian ireki dute aurrenekoa, 08:30etatik 23:00etara ar­te irekiko dute, langileen kon­tziliazio eskubidea urratuz».

    Horregatik guztiagatik, eta «enpresaren pasibotasuna iku­sita» egingo dute greba gaur. Elkarretaratzerako deia ere egin dute: Donostiako Ar­tzain Onaren plazan egingo dute bat, eguerdiko 12:30etan. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948