2018/10/22
  • Kutxa Ekogunean artifizialki egin duten putzua. Argazkia: Kutxa Ekogunea.
    Kutxa Ekogunean artifizialki egin duten putzua. Argazkia: Kutxa Ekogunea.
  • albistea//KUTXA EKOGUNEA

    «Gure kulturan izaki bizidun batzuk oso demonizatuta daude»

  • Kutxa Ekogunearen ustetan, «jakintza da sentsibilizazioaren aurretik datorrena», eta hori da, hain zuzen, beren tailerren asmoa.

  • HERNANI
    2018/10/06 00:00 Larunbata
  • hitzetatik ekintzetara pasa­tzea da Kutxa Ekogunearen helburu nagusia, eta horretarako, ezagutzaren garrantzia aldarrikatzea ezinbestekoa da. Hori da, hain zuzen, Hezkuntza Es­kain­tza osoan egiten dutena: «Gai bati buruzko jakintzak, gai h­orrekiko sentikor egiten gaitu, beraz jakintza sentsibilizazioaren ardatz nagusia da"», dio Jon Ander Galarragak, Hezkun­tza pro­gra­ma­ko arduradunak.

    Tailerrak, horretarako
    Zentzu horretan bi ikasturtetarako Hezkuntza Eskaintza osa­tzen du Kutxa Ekoguneak, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikas­­leentzat. Ohi be­­­zala, sei ata­letan banatuta egi­­­ten dituzte tailerrak: ura, ener­­­gia, hizkuntza-ekologia, bio­­­­­­di­bertsi­ta­tea, kon­tsumoa eta bizikidetza. 

    Azkeneko hau da be­rrikuntza: «ez bakarrik gizaki-gizaki artean, baizik eta gizaki ez diren bizidunekin ere bai». Hori lantzeko tailerren artean, haur txikiekin abeletxean egiten dutena dago: «animaliekin hartu eman bat bultzatzen dugu. bisitariak gu geu garela kontutan hartuta». 

    Putzu artifiziala, berrikuntza
    Animaliekin jarraituz, horren adibide da, baita ere, Intsektuen bila tailerra: «gure gizartean beti ikusi dira Intsektuak kaltegarriak bezala, tailer honetan, intsektuenganako ikuspegi hau aldatzen saiatzen gara, intsektuei buruzko informazioa ikasleei emanez eta hauenganako sentikortasun bat bultzatuz eta bide batez, hauek zapaltzeko dugun ohitura burutik kenduz!», onartzen du Galarragak. 

    Ezagutzaren balioa aldarrikatzen duen metodologia hau, hain zuzen, gai guztietan aplikatzen du Kutxa Ekoguneak: «tren bat bezala da; makinista da ezagutza, eta atzetik dakar sentsibilizazioaren ba­goia. Tren horretan Kutxa Eko­gunea da pilotua». 

    Izan ere, Jon Ander Gala­rra­gak kezka bat ere mahaigainera­tzen du: «paradojikoa da Eus­kal He­rri naturzale honetan, gure ku­lturan gizaki bizidun batzuk oso demonizatuta egotea».

    Gauza bera egiten dute Bara­tzegintza tailerrean. Kasu honetan, aldiz, «lurrarekiko lotura lan­­tzea da helburua».

    Talde lana lantzeko tailerra ere egiten dute: Zuk zeuk eraiki. «Inongo gidaritzarik gabe, ikasleek tipi bat eraikiko dute talde lanean, adar, soka eta lastoarekin. Hasieran guztia da kaos bat, baina ikasle bakoitzak poliki poliki eraikuntza horretan bere rola hartzen du eta ordu bete barruan tipi zoragarri bat eraikitzen dute», azaltzen du Jon Ander Galarragak. 

    Berrikuntza gisa, aurten, pu­tzu artifiziala sortu dute araztegiaren ondoan: «honekin erakutsi nahi diegu gizakiok artifizialki ere bultzada eman diezaiokeela naturari». Hasiera modu artifizialean egin bazen ere, orain espezieen dibertsitateaz gozatu daiteke, horretarako bertan eraiki duten balkoietik.

    Eskaintza zabala
    Ingurumena da Kutxa Eko­gu­neako Hezkuntza Eskaintzaren ardatza: «edozein arlo ukitzen du, erabat transbersala da; ho­rretaz konturatzea bakarrik falta zaigu». Horregatik, nahiz eta programa nagusiak Haur Hezkun­tzatik DBHra bitartekoak, eta +16 programa izan, ikastetxe espezializatuentzat ere, bisitak egiten dituzte.

    Eskaintza osoaren inguruan in­for­mazio gehiago eskuratzeko: 943 552 020 edo hezkun­tza­@­ekogunea.eus.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894