2018/10/22
  • Kike Riaño Stop Kaleratzeak elkarteko kidea.
    Kike Riaño Stop Kaleratzeak elkarteko kidea.
  • albistea//KALERATZEAK STOP

    «Kaleratzeak gaur egun ez dira murriztu»

  • Datorren astean Stop Kaleratzeak elkarteak Etxebizitzaren Astea hasiko du ekitaldi desberdinekin eta elkarteko Kike Riañok dio «oraindik ere arazo larria da. Moduak aldatu dira, baina borrokak jarraitzen du».

  • HERNANI
    2018/09/29 00:00 Larunbata
  • Stop Kaleratzeakek Etxebi­zi­tza­ren astea antolatu du da­to­rren asteartetik, urriaren 2tik, ha­­sita. «Etxebizitza duin eta es­ku­­ragarri baten alde Her­nanin antolatu da. Eta tartean zubia da­goenez urriaren 20ra arte iraun­go du», dio Kike Riañok, Stop Kaleratzeakeko kideak.

    Gaur egun komuni­kabi­deetan lehenengo mailako albiste izateari utzi zioten orain urte batzuk, baian orain­dik ere arazo larria da. Riañok gogoratzen du. «Azken zazpi ur­­teetan kaleratzeak ez dira jeitsi, mantendu egin dira. Al­datu dena da hasieran etxega­be­tzeak zirela eta gaur egun berriz alokairua ordaindu ezin dutenak kaleratzen direla. Bai­na arazoak jarraitzen du. Ho­ne­lako astea antolatzea be­ha­rrezkoa da». 

    Sei urtetan lorpen haundiak egin ditugu
    Riañok elkar­te­ak sei urtetan lortuta­koaz hitzegiten du. «Sei urte da­ra­matzagu lana egiten Her­nanin eta hori ospatzeko an­­tolatu dugu. Urte guzti hau­etan gauza as­ko egin ditugu. Etxe kale­ratzerik ga­beko herria izen­datu da; gel­ditu eta bide­ratu egiten dira kaleratze ba­tzuk eta proto­koloa jartzen da mar­txan.  Etxe­bizitzaren udal ma­­haia biltzen da bitartekari­tza egiteko. Kaleratzea gel­di­tzea po­­si­ble ez bada, saiatzen da ma­­hai hori beste etxebizitza bat esku­ragarri jartzen. Her­na­nin mar­txan bi kasutan ja­rri da eta irtenbidea eman ge­nien. Biak ziren alokai­ru­aren in­guruan». 

    Hori orain urte bete inguru gertatu zen eta Riañok dio «zo­rionez Hernanin ez da kale­ratze kasu gehiago egon. Etxe­bizitzaren mahai perma­nen­te bat dago eta bestea zaba­lagoa da. Orokorrean 10-12 per­tso­na gaude eta protokoloa ze­haztu eta martxan jarri da. Az­ken boladan hutsik dauden etxe­bizitzak alokagailu esku­ra­garrian nola jarri ari gara lan­tzen.

    Hernanin oso altu daude alokairuak, nekez aurkitu dai­teke 600 euroan alokatu dai­­te­keen etxebizitza eta aur­kitzen bada etxebizitza tra­ketsa iza­ten da. Alokairu eskuragarria bultzatzeko bilerak egin ditugu etxebizitza jabeekin. Banku­ekin ere egin ditugu bilerak, na­­hiz eta oraingoz eskuak gar­bitu. Auzoz auzo zenbat etxe dauden hutsik ari gara biltzen prezioak merketzeko».

    Etxebizitza publikoaren par­­kea askoz ere zabalagoa egi­­tea ere eskatzen ari dira. «Ez da erraza, baina saiatzen ari gara. Eu­ropako hainbat hi­ri­etan ohi­koa da, Vienan esaterako. Alo­kairuak oso eskuragarriak di­ra. Hemen arazoa dugu horrekin oraingoz ezer gutxi egin delako».

    Baina horiek ez dira lortu den gauza bakarrak. «Mikro­kre­di­tu­en funtsa bultzatu eta mar­txan jartzeko lagundu da. Gaur egun 20 mikrokreditu inguru daude. Hernani Erabaki pro­ze­suaren barruan propo­satu eta irten zen. Bazterketa sozialean erortzeko arriskua badago ema­ten dira». Riañok jendea animatzen du beraie­kin kola­boratzera «gauzak lor­tzen di­ra­lako».

    Kongresuan Etxebizitzaren ­Lege berria eztabaidatuko da eta onartu edo ez ikusteko dago

    Hitzaldi eta mahai ingurua egongo dira, eta esperientzi berriak aurkeztuko dira
    Hitzaldi, mahai-inguru, eta solasaldiak lau izango dira guztira eta bertan informazio asko emango da gaiaren, esperientzia berrien eta legeen inguruan. Espainia Europatik zigor­tzen ari dira kasu askotan. «Gehiegizko klau­sulak daude­lako. Esa­te­rako diru batzuk berres­kuratu daitezke eta ho­rren in­gu­ruan hitzegingo da jardu­naldietan. Bigarren aukeraren legea ere badago. «Enpresen­tzako dau­den EREak bezalaxe. Pertsona fisikoek ere egin dezakete».

    Etxebizitzaren Legea ere ezagutaraziko da. «Orain gutxi Madrilgo kongresuan eztabai­datzea onartu da eta zain gaude ea onartuko den edo ez. Lege horren arabera ordainean ematea da zutabe nagusia. Ordaindu ezin baduzu pisua buel­­tatzen duzu, baina zorra eza­batzen da. Kaleratzerik ez, alokairu eskuragarria bul­tza­tu, etxebizitza soziala haun­ditu eta hornikuntzak ber­matuta izatea dira legearen bes­te oina­rri­etako lau».  

    Urriaren 17an esperientzia berrien txanda izango da. «Bertan Kataluniako esperi­entzia kooperatibistak ezagu­ta­raziko dira». 

    Eta azken egunean kale antzerkia eta kontzertuak es­kainiko dira. Bertsolari, ra­pe­ro eta kantautoreekin. Hori urri­aren 20an izango da. 

     

    ETXEBIZITZAREN ASTEA


    Urriak 2, asteartea
    19:30, Biterin: Nola berreskuratu hipotekan behar ez bezela ordaindutako dirua. Zorren aurrean, bigarren aukeraren legea.
     
    Urriak 4, osteguna
    19:30, Plaza Berrin: Hernaniko kaleratzeak Stop-en batzar publiko eta irekia. «Guk proposatzen dugun etxebizitza legea». 

    Urriak 16, asteartea
    19:30, Udaletxeko Aretoan: Mahai ingurua alderdi politikoen ordezkariak eta kaleratzeak STOPeko ordezkaria. 

    Urriak 17, asteazkena
    19:30, Iraolako areto nagusian (Gabriel Zelaia): Etxebizitzaren erabilera esperientzia berriak; 
    erabilera lagatzeko kooperatibak, hiri masoberia. Abaraska Erabilera Lagatzeko Kooperatiba, Donostia. Sostre Civic Kooperatiba, Bartzelona. 

    Urriak 20, larunbata
    13:00, Alde Zaharreko balkoi batean: Kale Antzerkia, Kale Gorrian. Barsani konpainia. 

    20:30-22:00, Tilosetan: Kontzertua: Etxebizitza duin eta eskuragarria. Bertsolariak eta raperoak.

    23:30-01:30, Tilosetan: Kontzertua: Etxebizitza duin eta eskuragarria. Kantautoreak, J. Tiro eta El Quinto Con Tenedor taldeak. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894