2018/11/15
  • Erika Elizari hernaniarra. Argazkia: Elkar argitaletxea.
    Erika Elizari hernaniarra. Argazkia: Elkar argitaletxea.
  • albistea//LITERATURA

    Erika Elizarik jaso du Igartza Saria

  • ‘Zendabalitz’ eleberri proiektua aurkeztu zuen hernaniarrak, idazle gazteentzako sariketara, eta berak irabazi du, 12 hautagaien artean. 

  • HERNANI
    2018/09/14 00:00 Ostirala
  • Erika Elizari hernaniarrak irabazi du, aurtengo Igartza Saria, 21garren edizioa hain justu. Zendabalitz eleberri pro­­iektua aurkeztu zuen Elizarik, idazle gazteentzako sariketara, Beasaingo Udalak, CAF en­presak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena.
    Aurkeztu ziren 12 proiektuen artean, hernaniarrarena aukeratu zuten hiru epaimahaiek; Miren Amurizak, Gara­zi Kamiok eta Igor Estan­ko­nak. Eta beraz, Elizarik jasoko du beka, eleberria idatzi eta argitaratu ahal izateko.

    Aireratzeko gai ez den he­gazkin baten barruan kokatuko da Zendabalitz: «hegaldi go­ra­beheratsu baten kronika da. 100 lagun daude hegazkin horretan, atera ezinik. Aire­ra­tze pistatik metro gutxitara gel­ditu da hegazkina, arazo tekniko bat antzeman duelako. Ezusteko horrek, kontzien­tzia turbulentziak sortuko ditu zazpi bidaiarirengan, beraien iraganari edota etorkizunari lo­tutako kezkak piztuz», au­rre­ratu du Elizarik berak. 

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894