2018/11/15
  • albistea//UDAL EUSKALTEGIA

    «Joan den ikasturtean titulua lortu zuten ikasle guztiei, zorionak!»

  • Joan den ikasturtean ikasleek lortutako emaitzekin «oso pozik» azaldu da Hernaniko Udal Euskaltegia, eta ikasturte berrirako eskaintza aurkeztu du.

  • HERNANI
    2018/09/14 00:00 Ostirala
  • Ikasturte berriari hasiera eman dio, Hernaniko Udal Eus­kaltegiak ere. Eta lehenik, zoriondu nahi izan ditu, «joan den ikasturtean A1, A2 eta B1 mailako titulua akreditatu eta B2 eta C1eko titulua lortu zuten gure ikasle guztiak». 

    Ikasturte berriari dagokionez, jakinarazi dute aukera izango dela, joan den kurtsoan bezala, HABEren A1, A2 eta B1 tituluak euskaltegian bertan lortzeko: «prest daukagu esperientzia haundiko eta formazio oparoko irakasle-taldea, ikasleon beharrei ahalik eta txukunen erantzun eta helburuak lortzen laguntzeko», na­barmendu dute.

    Taldeak osatzen, eta matrikula epea zabalik
    Hori horrela, gogorarazi dute orain dela matrikula egiteko ga­raia. Epea zabalik dago orain­dik, eta taldeak osatzen ari dira. «Denontzako moduko aukerak daude: astean bi eguneko modulua, lau egunekoa, eta autoikaskuntza ere bai, online eginez eta astean behin euskaltegira etorrita», azaldu dute. Ordutegia ere, aukeran dute ikasleek: goizean, arra­tsaldean edo iluntzean, «ikaslearentzat egokiena den ordu­an. Titulua lortzeko, edo euskera txukundu eta aberasteko, edo eutsi eta hobetzeko; ikaslearen neurri-neurrikoa», dio­te Udal Euskaltegitik.
    Gainera, azaldu dute «diru­laguntza haundiak» dauzkatela: «%90ekoarekin, bi eguneko ikastaroa 23 euroan, eta lau egunekoa 47 euroan. Zatoz eta galdetu euskaltegian!».

    Horretarako, eta matrikula egiteko, Karobieta auzoko 63 zenbakira jo behar da, anbulatorio zaharrera alegia. Goizeko 09:30etatik 13:30etara, eta arra­tsaldeko 16:30etatik 19:30etara daude bertan. Bestela, telefonoz deitu (943 33 18 96) edota euskaltegi@hernani.eus emailera idatzi daiteke.

    Ikasleek aukeran dute astean bi edo lau egunetan joan nahi duten euskaltegira, eta zein ordutegitan. Autoikaskuntza ere, aukeran.

    Kafe tertulia, asteburuko barnetegiak, tailerrak...
    Ikastaroez gain, bestelako ekin­tzak antolatuko ditu Udal Eus­kaltegiak, aurten ere, ikasitakoa praktikan jartzeko: asteburuko barnetegiak, tailerrak, hitzaldiak... Baita izena eman ez dutenek ere. Gainera, kafe tertulia jarriko dute martxan urrian, beste ikas­turte batez. 

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894