2018/11/15
  • Biterira bueltan izango da gaur, Mikel Urdangarin.
    Biterira bueltan izango da gaur, Mikel Urdangarin.
  • albistea//EUSKAL JAIAK

    Pailazoak eta ‘Margolaria’, Euskal Jaiei kolorea jartzen hasteko

  • Bi emanaldi izango dira gaur, asteburuko Euskal Jaien preludio: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioa, 18:00etan Atsegindegin; eta Mikel Urdangarinen kontzertua, 22:30etan Biterin.

  • HERNANI
    2018/09/14 00:00 Ostirala
  • Euskal Jaiek hartuko dute Hernani beste behin, asteburu honetan, egitarau bete-betea­rekin. Eta horren preludio, bi emanaldik jarriko diete umo­rea eta kolorea, gaur bertan.
    Aurrena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ema­nal­dia izango da, 18:00etan hasita Atsegindegin. Urtero antola­tzen du, ‘Hernani’ Musika Eskolako akordeoi taldeak, eta Borobil ikuskizunarekin datoz gaur­ko­an, hiru pailazoak: bo­te­re ha­rremanen inguruan ari­ko dira, betaurreko moreak jan­tzita, Uxue Alberdik idatzitako lau ipuinetan oinarritutako saioan. Emanaldirako sarre­rak salgai daude, Hernaniko bi dendatan: Ikusi-Ma­ku­sin eta Leokadistin.
    Eta ondoren, Biterira buel­tan izango da, Mikel Urdan­garin bakarlaria. Kontzertua eskainiko du, gaueko 22:30etan hasita, kultur etxean. Margo­la­ria lana aurkeztuko du, zi­ne­ra ere eraman dutena. Bite­rin bertan erosi daitezke sa­rre­rak, 7,5 euroan.

    Euskal jantziak eta sagardoa, asteburuko protagonistak
    Astebururako, egitarau zabala prestatu dute aurten ere. Eus­kal Jantzien eguna izango da larunbatekoa, eta ez dira fal­ta­ko antzinako jokuak, txa­ko­lin dastaketa, herri kirolak, erro­meria, Musika Bandaren ema­naldia... Bihar egingo diete ome­naldia, baita ere, Portalondo estan­­ko­ko­ei. Eta igandean, sa­garra eta sagardoaren egu­ne­an, izango dira artisau azo­ka, sa­gardo das­ta­keta, trikitixa eta dantza suelto txapelketak...

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161