2018/09/20
  • 2017ko Euskal Herriko argazki onena: Egunsentia Gaztelugatxen. / Egilea: Ebaki
    2017ko Euskal Herriko argazki onena: Egunsentia Gaztelugatxen. / Egilea: Ebaki
  • albistea//BABESTUTAKO EDUKIA - AZKUE FUNDAZIOA

    Euskal Herriko kultura-ondarearen argazki onenari saria, Azkue Fundazioak

  • Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa mundu osoan egiten da, Wikipediako artikuluak argazkiekin aberasteko. Azkue Fundazioak euskarazko Wikipediarako argazkiak sarituko ditu. Irailaren 30era arteko epea dago aurkezteko.

  • HERNANI
    2018/09/14 11:19 Ostirala
  • Wikipediako artikuluak argazkiekin aberasteko asmoz, 2012az geroztik mundu osoan egiten da Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa, eta Azkue Fundazioak Euskal Herriko sariak eskaintzen ditu, euskarazko Wikipediarako argazkiak ateratzen dituztenentzako. Zehazki, Gizateriaren Ondareari buruzko artikuluak hobetu nahi dira.

    Hain zuzen, Arabako, Bizkaiako, Gipuzkoako, Lapurdiko, Nafarroa Beherako, Nafarroako eta Zuberoako irudiekin hartu daiteke parte Azkueren Euskal Herriko ondare-lehiaketan, irailaren 1etik 30era bitartean. Partaide bakoitzak, nahi adina argazki igo ditzake eta edozein momentutan ateratakoak onartzen dira.

    Lan horien artean, hiru aukeratu eta ondorengo sariak emango ditu Azkue Fundazioak:

    - Euskal Herriko argazkirik onenari: Parrot Mambo Fly dronea.
    - Bizkaiko argazkirik onenari: Hero Session waterproof Go-proa.
    - Bilboko argazkirik onenari: Telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta.

    Nazioarteko lehiaketa ere bai

    Azkue Fundazioak euskarazko Wikipediarako argazkiak sarituko baditu ere, nazioarteko lehiaketa ere martxan dago. Kasu honetan, argazkiak Euskal Herrikoak zein lehiaketan parte hartzen duten beste edozein herrialdetakoak izan daitezke, eta beste hamahiru sari izango dira.

    Iaz 722 argazki jaso ziren Wiki Loves Monuments lehiaketan.

    Informazio gehiago, hemen.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096