2018/11/15
  • Euskaltegietako ikasleak, apunte artean, ikasturte amaierako azterketareako prestatzen.
    Euskaltegietako ikasleak, apunte artean, ikasturte amaierako azterketareako prestatzen.
  • albistea//PUBLIERREPORTAJEA  BURUNTZALDEAKO EUSKALTEGIAK

    Euskara ikastea, apustu segurua

  • Buruntzaldeko udalek euskaltegietako matrikulak ordaintzeko diru laguntzak ematen dituzte, euskara ikastea bultzatzeko. Ikasleari ia dohainik atera dakioke ikastaroa. Gainera, eskaintza zabala dago eskualdean. Iaz 1.000 ikasle inguru izan zituzten.

  • HERNANI
    2018/09/08 00:00 Larunbata
  • Hizkuntza bat ikasteak ahalegin handia eskatzen du. Hiz­kuntza edozein dela ere, ikasleek dedikazio eta denbora eskaini behar diote zeregin horri. Baina ematen ditu gero bere fruituak. Batez ere, euskara bada ikasten den hizkuntza hori. Izan ere, Buruntzaldeko euskaltegiek euskara maila guztietan ikasteko eta praktikan jartzeko aukera eskain­tzen dute. Eskualdeko udalen helburua matrikulazioak bul­tza­tzea da, eta, horretarako, diru laguntza sortak eskain­tzen dituzte. Gainera, laguntza horiek HABEk ematen dituenekin bateragarriak dira. Ho­rren­bestez, Buruntzaldeako he­rritarrei ia doan atera da­kieke ikastaroa; apustu segurua da euskara ikastea. 

    Ikasturtea hastera doa. Aurrekoan, 2016-2017koan, 946 ikasle aritu ziren euskara ikasten Buruntzaldeko euskaltegiren batean. Eskualdeko Eus­­kara Zerbitzuen helburua ikasle gehiago izatea da, eta joan den ikasturterako helburu argia jarri zuten: 1.000 ikasletara iristea. 

    Oraindik ikasturtea itxi gabe da, eta, beraz, irail amaiera arte ezingo dira matrikulazi­oen behin-betiko datuak jakin. Edonola ere, orain arte bildutako datuei erreparatuta, baikor agertu dira eskualdeko euskara teknikariak. Udarako ikastaroen datuen faltan, matrikulazio gutxi batzuk behar dira muga hori gainditzeko. 

    Andoain, Astigarraga, Her­nani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek ematen di­tuz­te diru laguntzak euskara ikasteagatik. Halere, herri ba­koi­tzean laguntza horiek jaso­tze­ko baldintzak eta diruz lagundutako kopuruak desberdinak dira. Baina badira ezaugarri komun batzuk. Esa­tera­ko, gutxieneko asistentzia bete behar da, eta erroldatuta egon behar da herrian bertan. Lan­gabetuei are laguntza handiagoak ematen dizkiete; %100 kasu batzuetan, 664 euro arteko mugapean.

    Horrez gainera, HABE Hel­du­en Alfabetatze eta Berreus­kalduntzerako Erakun­deak ere laguntzak ematen ditu. 2018. urtean 1.800.000 euro emango ditu, eskatzaileen artean bana­tzeko. Ondokoak dira baldin­tzak: batetik, 2017ko martxoaren 17tik 2018ko abuztuaren 31ra euskaltegi edo euskararen zentro homologatu batean ma­trikulatuta egon beharko da; bestetik, 2017/2018 ikasturtean HABEren maila bat edo baliokideren bat egiaztatu beharko da. Diru laguntza horiek egiteko eskabidea 2018ko irailetik aurrera egin daiteke. 

    Ikasleek gustura amaitu dute ikastaroa: «kalean ikasitakoa osatu dugu ikasgelan»

    Ikasleak 
    Ikasle ugari animatu dituzte  laguntzek euskaltegietan izena ematera. Baina beste motibazio ugari ere badituzte ikasle horiek: lana bilatzea, galdutako hizkuntza berreskuratzea, jakin-mina... 

    Esaterako, Edurne Arnaiz aurten ere animatu da euskaltegira. «Niregatik apuntatu nintzen; euskara ikasi nahi dut,  Euskal Herrian bizi naizelako». Badaki baliagarria izango zaiola lana bilatzerako orduan, administrazio publikoan, adibidez. 

    Gainera, hasieran uste zuenaren kontra, ez du uste hizkuntza zaila denik. «Ulertzeko ez da batere zaila. Hitz egitea kostatzen da, beste hizkuntzetan bezala». 

    Ez da zailagoa
    Maialen Heras, berriz, hirugarren profilerako azterketa pres­tatzen ari da. Euskaraz badaki, euskaldun zaharra da, baina euskararen gaitasun agiria behar du lanerako. «Bai, euskaltegian asko ikasten da, baina nik hobetzeko gehiago irakurri beharko nuke». Haren ustez, euskara ez da beste hizkuntzak baino zailagoa. Inge­lesarekin alderatu du. «Niri in­gelesa egiten zait zailagoa». 

    Ekaina bukaera izaten da azterketa garaia, eta uda iritsi ahala hasten dira ikasleak ikasitakoa errepasatzen. Almude­na Carvajal da horietako bat. «Betidanik izan dut ikasteko gogoa. Txikitan zerbait ikasi nuen, baina sakondu nahi dut». Helburu bikoitza du: batetik, txikitan ikasitakoa berreskuratzea. Baina oposaketak prestatzen ari da, eta, horrenbestez, ongi etortzen zaio euskararen ziurtagiria eskuratzea. Sonia Garcia harekin ibili da euskaltegian: «Oso gustura ikasi dugu, primeran molda­tzen gara irakaslearekin. Kale­an ikasten duguna osatzen dugu euskaltegian». 

    Andoain
    Baldintzak 
    Andoainen erroldatuta egotea. Gutxieneko asistentzia: %85.

    Diru laguntza
    Matrikularen %85 guztiei; familia ugarikoak edo diru sarrera murriztuak dutenei, %100. Autoikaskuntza, %100. 664ko muga.

    Astigarraga
    Baldintzak 
    Astigarragan erroldatuta egotea. Gutxieneko asistentzia: %85.

    Diru laguntza
    Kasu guztietan 600 euroko muga izango du laguntzak. Matrikularen %75. Langabetuei, merkatariei eta 12 urtetik beherako haurren bat dutenei: %100.

    Hernani
    Baldintzak 
    Hernanin erroldatuta egotea. Gutxieneko asistentzia: %85.

    Diru laguntza
    Matrikularen %70. Langabeei, %90. 500 euroko muga.

    Lasarte-Oria
    Baldintzak 
    Lasarte-Orian erroldatuta egotea. Gutxieneko asistentzia: %85.

    Diru laguntza
    Matrikularen %85.

    Urnieta
    Baldintzak 
    Urnietan erroldatuta egotea. Gutxieneko asistentzia: %80.

    Diru laguntza
    Langabeei, %80. Besteei, %50. 500 euroko muga.

    Usurbil
    Baldintzak 
    Usurbilen erroldatuta egotea. Gutxieneko asistentzia: %80.

    Diru laguntza
    Guztiei, matrikularen %100. 600 euroko muga.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894