2018/09/20
  • Hamaika abentura biziko dituzte elkarrekin oraingoan ere, Burruntzik eta lagunek.
    Hamaika abentura biziko dituzte elkarrekin oraingoan ere, Burruntzik eta lagunek.
  • albistea//URUMEAKO KRONIKA LATXE ALDIZKARIA

    Latxe aldizkaria prest, bazkide eta erosleentzat

  • Uztailean 0 alea kaleratu ondoren, haurrei zuzendutako Latxe aldizkariaren 1go alea jasotzeko moduan dago, ohiko saltokietan.

  • HERNANI
    2018/08/25 00:00 Larunbata
  • Jolas eta denbora-pasa partehartzaileak proposatzeaz gain, Burruntzi protagonistaren aben­­­turak euskeraz irakurrita eta komikien bidez ja­rraitzeko au­ke­ra ematen du Latxe aldizkariak. Uztailean argitaratu zuen Uru­meako Kronikak ume­ei zu­zen­dutako aldizkaria, eta 1go alea kalean izango da asteartean. 

    Kronikalari txiki edo harpidedun egin direnek, aukeratu duten tokian jaso ahal izango dute; gainerakoek, bi euroren truke erosi ahal izango dute.

    Mandoegin eta ‘Goi-zubi-etan’ barrena, lagun berriekin
    Urumea bailarako ondarea, ohi­­turak, ezaugarriak eta ahoz­­kotasuna lantzen dira Latxe aldizkarian, eta aniztasun soziala bezalako balioetan hezteko denbora-pasa eta jolasak proposatzen ditu.
    Baina era berean, haur eta gaztetxoak euskeraz irakurtzera bultzatzea da helburua. 

    Horretarako, Burruntzi protagonistak Urumea bailarako hainbat txoko ezagutzen lagunduko dio irakurleari, eta bidean egingo dituen lagun berrien bitartez, inguru hauetan naturak eta ondare kulturalak gordetzen dituen altxorrak ezagu­tzeko aukera izango da. Oraingo honetan, Mandoa edo Sol­danela Villosa ezagutuko ditu Burruntzik, eta Goizueta eta bertako erraldoien inguruko istorioak ere entzungo ditu.

    Kronikalari txikiek, prest
    Dagoeneko Kronikalari txiki edo harpidedun egin direnek, aukeratu duten tokian jaso ahal izango dute Latxe aldizkaria, beraien izenean, asteartetik aurrera. Gainontzekoek, 2 eurotan erosi ahal izango dute, edo nahi badute, harpidedun egin, Kronikako bulegoan edo  latxe@kronika.eus helbidean. 

Iragarki merkeak

  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096


  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54